Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Eroski eta Mundukideren arteko interkooperazioa emaitzak ematen ari da Brasilen

2021 uztaila 20

Pandemia urte honetan Mundukidek egindako ekintzen artean, azpimarratzekoa da Brasilgo estatu desberdinetan 8 saltoki irekitzeko egindako ekarpena. 6 supermerkatu fisiko eta 2 birtual dira, eta, laster, azken horiek 14 izango dira. “Armazem do Campo” izeneko marka propioa duten enpresa sozialen sareko saltokiak dira, eta MSTko ekoizleen “lurreko” produktuak merkaturatzen dituzte. Mundukidek 15 urte baino gehiago daramatza Brasilgo erakunde sozial horrekin elkarlanean.

Eroskiren eta Mundukideren arteko lankidetza lana emaitza onak ematen ari da; izan ere, Julio Martinez Arija kooperantearen lankidetzaren bidez (Sao Paulon bizi den Eroski S.Coop.eko bazkidea), ekoizpen, merkaturatze, logistika, prestakuntza, finantzaketa eta komunikaziorako sare paralelo bat diseinatzen laguntzen dugu nazio mailan, ekonomia sozial eta solidarioko ekimen handi honek bere ekarpena egin diezaion nekazaritza erreforma herrikoiaren defentsan oinarritutako ekonomiari, giza eskubideen errespetuari, ingurumenaren babesari eta pertsonen duintasunari.

Armazems-ak Hedatzeko Talde Nazionalak datozen 15 urteetarako zehaztutako plan estrategikoaren helburua Brasilgo 24 estatuetan 1.000 Armazem do Campo gehiago irekitzea da, hiriburuetan, hirietan nahiz Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko familiak bizi diren kanpamentuetan.

Armazem-en misioa biztanleei espazio publiko bat eskaini ahal izatea da, helburu nagusi honekin: mugimenduaren printzipio eta balioak, Nekazaritzaren Erreforma Herrikoia, asentamenduen sistema kooperatiboa eta MSTren autosufizientzia politika indartzea.

Balio politikoak: Armazem do Campo bat, berez, MSTren koordinazioaren esku egon behar duen tresna bat da, bilerak, topaketak eta jarduerak egiteko. Gizarte hobe baten alde borrokatzen diren gizon eta emakumeen erakunde guztiak elkartzeko eta bertan ondo hartuak eta eroso sentitzeko (berdinen artean sentitzeko) espazio bat izan behar da. Demokrazia, berdintasuna eta adierazpen askatasuna aintzat hartuko diren espazio bat izan behar da.

Balio sozialak: pertsonen topagune izatea, elikagai osasungarriak eskuratzeaz gain, gizarte askeago, demokratikoago, zoriontsuago, justuago, berdinzaleago eta solidarioago baten itxaropenetik elikatu ahal izateko. Giza bizitza beste edozeren gainetik baloratzeko espazio bat izan behar da, badakigulako gorputza eta arima elikatzea beharrezkoa dela.

Balio kulturalak: kulturaren dimentsio guztiak gauzatu ahal izateko balioko duen espazio bat izan behar da; biltegian, industria kulturalaren nagusitasunetik libre dagoen musika aurkeztu ahal izango da; langile klaseak idatziz bildu dituen erregistroak aurkeztu ahal izango dira bertan, hala nola historia, filosofia, soziologia eta abar; gure gastronomia langileentzako ahalik eta hoberena eta osasuntsuena izango da, eta bertan denetariko platerak landu ahal izango dira, Nekazaritza Erreforma Herrikoiaren ekoizpen propioarekin eta bidezko prezioan.

Balio ekonomiko eta jasangarriak: ekoizpen hori merkaturatzea ekintza politiko, sozial eta kulturala izan dadin, itzulkin ekonomiko bat izan behar dugu, espazioa bere kabuz mantenduko dela ziurtatzeko. Horretarako, errentagarritasun finantzarioa behar da, kostu finko eta aldakorrak estaltzeko. Beraz, salmenta guztietan irabazi marjina bat izan behar dugu.

Bizitza baloratzea: gazteentzako lana eduki behar da, gure genero politikako ildoak errespetatuz, hau da, erantzukizuneko postu guztietan gizonen eta emakumeen kopurua berdinduz; bizitza baloratuko duten lan baldintzak bermatu eta ziurtatuko dira; Armazem do Campo-etan militatzeko trebakuntza tekniko eta politikoak egingo dira; militantziak kudeaketan parte hartuko du; emaitzak gizartean birbanatuko dira; hornitzaileentzako, bezeroentzako eta Armazem do Campo-rako bidezko prezioa ziurtatuko da.

Ingurumen balioak: Rede Armazem do Campo erreferente bat da nekazaritza ekologikoan eta elikadura burujabetzan; nekazaritza ekologikoan eta ingurumenean trebatzeko gune bat izan behar da bezeroentzat; Armazem do Campo-ek nekazaritza eta basozaintza Sistema hobetu behar dute; gure produktuak biodibertsitatearen eta ingurumenaren babesaren adierazgarri izango dira; eta gure biltegiak hondakinak behar bezala antolatzeko espazioak izango dira.

IKUSI HEMEN ARMAZENS DO CAMPORI BURUZKO BERRIAK

 

 

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden