Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

“INOR ATZEAN UTZI GABE” proiektuak jaso du Mundukide Saria TFG-TFM 4. edizioan

2025 azaroa 28

 

Mundukide SARIAK, inpaktu sozial handiena duen  proiektua saritu du: Inor atzean utzi gabe. Maria Eugenia Ortega Cueto. Diseño de encaje de prótesis modular de miembro superior para zonas en vías de desarrollo  lanarekin.

Rosa Lavin Ibarra, epaimahaikideak, eman dio Maria Eugenia Ortega Cuetori Mundukide Saria
Rosa Lavin Ibarra, epaimahaikideak, eman dio Maria Eugenia Ortega Cuetori Mundukide Saria

 

Rosa Lavinen hitzak:
“Sari hau espreski munduko egoera zaurgarrienean dauden pertsonen bizimodua hobetzeko egindako lanagatik ematen da. Kanbodian, beso edo hanka galdu eta protesia behar zuten pertsonak ezagutzeak piztu zuen proiektu hau: baliabide gutxiko herrialdeetan kostu txikiko, erraz ekoizteko, bertako giro heze eta beroari egokitutako eta erosoak izango diren protesiak garatzea. Material, teknologia eta diseinu aukera ezberdinak aztertu ondoren egindako proposamen sendo honek, motibazioagatik zein lanaren kalitateagatik, saria merezi du.”

2.500€rekin saritu da Maria Eugenia Ortega Cuetoren  “INOR ATZEAN UTZI GABE” TFG-TFM proiektua.  Maria Eugenia, Deustuko Unibertsitako Industria Teknologien Ingeniaritzako graduko ikaslea da. Zorionak eta eskerrik beroenak egindako ekarpenagatik.

Informazio gehiago

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden