Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Inorentzat erraza izaten ari ez den urtea

2021 martxoa 1

Urte berria inorentzat erraza izaten ari ez den arren, kezka berezia sentitzen dugu pandemiaren eraginez munduko pertsona pobretuenak jasaten ari diren ondorio bortitzengatik. Konfinamenduak hezkuntzan, osasun-sistemetan, elikagaien segurtasunean eta ekonomian eragiten ari denaz gain, koronabirusaren pandemiak beste gaixotasun batzuetara zuzendutako osasun-programetan izaten ari den albo-ondorioak gehitzen zaizkio: tuberkulosiak, malariak eta hiesak milioika pertsona hiltzen dituzte urtero.

Inoiz baino premiazkoagoa da lankidetza programekin ahalik eta pertsona gehiagorengana iristea eta momentu honetan Mundukideko 19 profesionaletatik 13 Afrikan eta Hego Amerikan ari dira lanean, bertako pertsonekin egunerokoan lanean, Euskal Herriko milaka pertsonen eta ehundaka erakunderen elkartasuna itsasoen beste aldean ereiten.

Afrikar kontinenteko Mozambike eta Etiopian, kontutan izanda ekonomiaren %80 a nekazaritzan oinarritzen dela, ureztatze sistemak eraikiz, laguntza teknikoa eskainiz eta komertzializazio sareak eratuz jarraituko dugu bertakoekin elkarlanean. Hego Amerikan, Brasil, Kolonbia eta Ekuadorren, nekazal produktuen ekoizpenerako kooperatibetako prozesuak hobetuz eta pertsonak formatuaz egingo dugu lan, MSTko familien garapen sozioekonomikoa indartzen jarraitzeko.

Bost herrialdetan garatuko ditugun lankidetza programetarako finantziazio iturriak, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentzia, Espainiako AECID, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Nafarroako Gobernua, Arrasateko, Aretxabaletako, Eskoriatzako eta Aramaioko Udalak, Harreman, Hiruatx, Anelkar, Munduzabal eta Gernikatik Mundura Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta Mundukideren sorreratik babesa eta laguntza eskaintzen dioten Mondragon Taldeko kooperatibak eta pertsona partikular ugari izango dira, Mundukideren misioa errealitate bihurtzeko ezinbesteko bidelagunak.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden