Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Jose Antonio Mendikute Badiola, Mundukideko boluntarioa zendu da.

2025 abuztua 22

Abuztuaren 20an hil da 84 urterekin Jose Antonio Mendikute Badiola eibartarra, baina alor profesionalean Debagoienarekin lotura estua izandakoa.

MUn Enpresa-irakaskuntzan eta hezkuntza-erakundeen kudeaketan urte askotan aritu ondoren, 2006an erretiroa hartu eta Mundukiden sartu zen, Brasil eta Cubako lankidetza-programen bidez  bere esperientzia eskaintzeko. Esaten zuen, Mundukidek aukera ematen ziola hezkuntza-arloarekin harremanetan jarraitzeko, boluntario gisa, eta baita kooperatibista izaten jarraitzeko ere. Orain dela urte gutxi arte, urtero, hamabost eguneko lau egonaldi inguru egiten zituen proiektuen herrialdeetan, eta zenbait koordinazio-bilera Mundukideren egoitzan, Joxe Mari Larrañaga (2023an zendutakoa) kidearekin batera. Ikastaroetarako material didaktikoa prestatzen zuen, eta posta elektroniko bidez harremanetan jartzen zen kooperanteen laguntza-eskaerei erantzuteko. Horretaz gain, Mundukideko patronatuko eta Batzorde eskuordeko kidea ere izan da.

“Jose Antonio, zuk ereindako elkartasun haziak loratu daitezen lanean jarraituko dugu, eskerrik asko.”

Besarkada bat familiari eta bereziki Mundukideko lankidea dugun Xabier Mendikute semeari.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden