Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Lehengai naturalen madarikazioa-Intza Gurrutxagaren erreportaia

2022 abendua 1

Mundukide  GKEren eta Laboral Kutxaren egitasmo bati esker, Euskal Herriko  beste hamar gazterekin batera, 20 egunez, Ekuador ezagutzeko parada izan dut. Ezezaguna ezagun bihurtzeko bide labur horretan, aniztasunez jositako herrialde bat topatu dugu. Dena ez da, ordea, ederra izan; bidegabekeria, ustelkeria eta eskubide urraketa ugari ere ikusi ditugu eta egungo munduaren argazki benetakoagoa  ateratzeko pribilegioa izan dugu.

Lau eskualdetan  dago banatuta herrialdea: mendialdea (Andeak), ekialdea (Amazonia), kostaldea eta Galapago uharteak. Eskualde  horiek, berriz, probintziatan antolatuta daude; gero, probintziak kantoietan zatitzen dira; kantoiak parrokiatan; eta parrokiak komunitatetan.

Zentzu askotan,  altxor bat da Ekuador. Hizkuntzei dagokionez, esaterako,  gaztelania izan arren erabiliena, orotara, 14 hizkuntza daude onartuta. Gu ibili ginen eremuetan bi entzun ahal izan genituen: kichwa eta waorania. Kulturari dagokionez ere, oso herrialde  aberatsa  da. Zentzu  horretan,  jatorrizko herriak belaunaldiz  belaunaldi jasotako jakintzen eta ohituren gordailu oso baliotsuak dira.

Egungo  sistema kapitalistan,  non gauza materialen produkzioa eta kontsumoa den lehentasuna, bada aipatutako  aberastasun horien gainetik  kokatu diren elementuak;  hain justu,  lehengai naturalak. Azken urteetan, Ekuador oso interesgarria bihurtu  da herrialde eta enpresa  askorentzat,  lehengai ugari aurkitu baitituzte bertan; besteak beste, petrolioa eta mineralak. Mendialdeko (Andeetako) eta ekialdeko (Amazonia) eskualdeetan izan ginen gu eta bertan dagoen biodibertsitatea ikaragarria da. Horrenbesteko landarediaren, animalien, ibaien… ondoan, txiki, ezereza, sentitzen  zara eta hura guztia arriskuan dagoela konturatzean, inpotente eta errudun.

Bidaiatzean eta leku desberdinak  bisitatzean konturatzen zara bizitzeko eta izateko modu ugari daudela hor zehar. Egia da, globalizazioa tarteko, gero eta homogeneoagoa  bihurtzen ari dela mundua eta, ondorioz, elkarren arteko desberdintasunak murrizten doazela. Desberdintasunak gutxituz doaz, baina ez gaitezen nahastu,  zapalduen eta zapaltzaileen sistemak indar betean jarraitzen du. Hala bada, Ozeano Atlantikoa zeharkatu eta Ekuadorrera iritsi orduko konturatu nintzen, ezagutzen  nuenarekin alderatuta, hura bestelakoa zela.

Lau eskualdetan  dago banatuta herrialdea: mendialdea (Andeak), ekialdea (Amazonia), kostaldea eta Galapago uharteak. Eskualde  horiek, berriz, probintziatan antolatuta daude; gero, probintziak kantoietan zatitzen dira; kantoiak parrokiatan; eta parrokiak komunitatetan.

Zentzu askotan,  altxor bat da Ekuador. Hizkuntzei dagokionez, esaterako,  gaztelania izan arren erabiliena, orotara, 14 hizkuntza daude onartuta. Gu ibili ginen eremuetan bi entzun ahal izan genituen: kichwa eta waorania. Kulturari dagokionez ere, oso herrialde  aberatsa  da. Zentzu  horretan,  jatorrizko herriak belaunaldiz  belaunaldi jasotako jakintzen eta ohituren gordailu oso baliotsuak dira.

Egungo  sistema kapitalistan,  non gauza materialen produkzioa eta kontsumoa den lehentasuna, bada aipatutako  aberastasun horien gainetik  kokatu diren elementuak;  hain justu,  lehengai naturalak. Azken urteetan, Ekuador oso interesgarria bihurtu  da herrialde eta enpresa  askorentzat,  lehengai ugari aurkitu baitituzte bertan; besteak beste, petrolioa eta mineralak. Mendialdeko (Andeetako) eta ekialdeko (Amazonia) eskualdeetan izan ginen gu eta bertan dagoen biodibertsitatea ikaragarria da. Horrenbesteko landarediaren, animalien, ibaien… ondoan, txiki, ezereza, sentitzen  zara eta hura guztia arriskuan dagoela konturatzean, inpotente eta errudun.

Herrialdea diruz aberastuko duenaren ametsarekin, lehengai horiek ustiatu ahal izateko, hainbat herritar eta gobernua lurrak saltzen edo uzten hasi dira; gehienetan,  atzerriko enpresei. Emaitzak, ordea, ez dira uste bezalakoak  izan eta herrialdearen pobrezia maila ez da hobetu. Gizarte kapitalistaren  kontsumo beharrak ase ezinak direnez, lehengai horiek guztiak eta gehiago behar ditugu gure egungo bizimoduari eutsi ahal izateko. Beraz, epe motzeko konponbidea da lurralde horietako lehengaiak ustiatzea; ondorioak, ordea, behin betikoak eta atzera-bueltarik gabekoak dira.  Dagoeneko, jatorrizko zenbait herri euren lurretatik kanporatu dituzte eta basoak suntsitzen eta ibaiak kutsatzen ari dira.

Meatzeen afera

Mendialdeko  eskualdean, herritarren aldetik,erresistentzia handia dago meatzeen aurka. Intageko bailaran ibili ginen gu eta bertan, meatzeak dira mehatxu nagusi. 1995ean,  Mitsubishi enpresa japoniarra izan zen eremu hartan sartzen lehena. Komunitateko kideek, ordea, kanporatu egin zuten eta geroztik, 27 urte daramatzate  erresistentzian eta alternatibak sortzen.

Zenbait herritarren nahien gainetik, gobernuak eremu desberdinak  ustiatzeko baimena eman die meatze enpresei eta horren aurrean, hainbatek sarrera eragotzi nahi diete. Estrategietako bat lur horietan aktibitate desberdinak garatzea da; esaterako, turismoa edota elikagaien ekoizpena. Ideia bat egin dezazuen, meatze bat, gutxi gorabehera, 30 urtez ustiatzen dute, lurrazaleko milaka eta milaka hektarea hartzen ditu eta sakoneran, beste zenbait kilometro dauzka. Ondorioz, eremu horretako biodibertsitate guztia galtzen da eta lehengora  itzultzeko prozesuak ehunka edo milaka urte iraun ditzake.

Junin  kantoiko komunitate  bateko kideek azaldu zigutenez, asko borrokatu behar izan dute eta beldur handiarekin bizi izan dira. “80ko hamarkadan, lurrak aztertzera  eta laginak hartzera etorri ziren lehen meatze enpresak. Hasieran, ezjakintasuna tarteko, ez geunden meatzeen aurka, baina 1994.  urte aldera, kutsaduragatik ibaietako ura kolorez aldatzen hasi zen eta herritarrak kontzientzia  hartzen hasi ginen”, dio Marcia Ramirez komunitateko kideetako batek. Apurka-apurka antolatzen hasi ziren eta meatzeetako langileak kanporatu egin zituzten. Horren aurrean, gobernuaren aldetik, errepresioa hasi zen: “1997an, herritar batzuk preso hartu zituzten.  Auzitegietako bidea hasi genuen eta, azkenean, irabazi eta denak aske geratu ziren”.

1998tik aurrera, meatzeen aurrean alternatibak sortzen hasi ziren, “jendeak dirua irabazteko beste modu batzuk ezagutu zitzan”. Ramirezen familiak turismo komunitarioaren  aldeko apustua  egin zuen; beste zenbait kafe organikoa ekoizten hasi zen.

Horren aurrean, ordea, meatze enpresak ez dira besoak gurutzatuta gelditu.  Eurek ere beraien  estrategiak  garatu dituzte: “Lurrak  erosi eta 300  langile kontratatuta, nekazaritza lantzen hasi da meatze enpresa  bat; gauzak oparitu eta lursailak  erosten  dituzte”, dio Ramirezek. Ondorioz, herria zatituta dago eta batzuk meatzeen aurka ari diren bitartean, hurbileko beste bizilagun batzuk horietan lanean ari dira.

Bi errealitate horien elkarbizitzak zirrara eragiten du. Gogoan dut meatze enpresa  baten esku  dagoen eremura  sartu ginen eguna. Juninen bertan,  mendian gora joanda, hesi batez inguratutako eremu batera iritsi ginen. Zaindariak zeuden sarreran —askotan bertako herritarrak izaten direla azaldu ziguten—. Hesi barruan, bizitzaz betetako oihan zabala zegoen; guztia meatze enpresa baten esku eta, beraz, deuseztatua izateko arriskuan. Ur-jauzi baten magalean, ura eta harriak produktu laranja batez estalita zeudela ohartu ginen. Azaldu zigutenez, oraindik bertan meatzerik egon ez arren, aurrelanetan erabiltzen  duten produktuetako batek sortutako kutsadura zen hura.

Borrokan jarraitzen dute eta amore emateko asmorik ez daukate. Ministerioan salaketa bat baino gehiago jarri dituzte ibaiak kutsatzen edota milaka urte dituzten zuhaitzak botatzen ari direlako. Ministerioak azterketak egin eta gauzak ondo egiten ari direla erantzuten die, ordea.

Bide beretik, Napoles komunitateko kideek azaldu zigutenez,  “gobernuak  komunitate honetako lurren

%100a meatze enpresa baten esku utzi du. Esleipen horiek egiterakoan,  bertan  bizi garenak ez gaituzte kontutan  hartzen. Horregatik, gure helburua da, beraiek sartu baino lehen nekazaritzaren  bidez, lur hauek aktibatzea”.

Elkarlanaren fruituak

Meatzeen sarrera oztopatze aldera, beraz, lur horietan aktibitate ekonomiko desberdinak garatzen hasi dira. Ingurumenarekiko kontzientziazio maila oso altua dute askok eta garatzen ari diren ekintzak bide horretatik doaz. Hala, mendialdean galdutako komunitateetan, simaurretik  ongarri organikoa edota metano gasa lortzen dituzte, baita, energia hidrohidraulikoaren bidez, bonbillak edo ur-bonbak martxan jarri ere.

Gainera, etsai beraren aurka antolatzen eta indarrak batzen jakin izan dute. Besteak beste, kafe ekoizleen nahiz nekazarien  kooperatibak  sortu dituzte. Toisan korporazioa da elkarlan hori sustatzen diharduenetako bat. Proiektu horren sustatzaileen hitzetan, meatzeen aurka alternatiba ez suntsitzaileak sortzen ari direnei babesa eman asmoz eratu zen korporazioa.  Helburua da ekonomia herrikoiaren eta solidarioaren bitartez, lur horietan aktibitate jasangarri desberdinak garatzea eta meatzeen sarrera oztopatzea:  “Guk ezetz esaten diogu meatzeari, baina alternatibak ematen ditugu”. Beraien aburuz, basoa suntsituz gero, urik ez da egongo eta hortaz, elikagairik ere ez.

Meatzeen atzean, bankuak, usteldutako gobernua eta enpresak daudela eta ondorioz, borroka irabaztea oso zaila dela diote. Korporazioko kideek argi dute zein den jarraitu beharreko bidea: “Ahaztu dezagun garapena eta zentra gaitezen ongizatean. Gobernuak uste  du garapena dirua dela, baina garapenak biodibertsitate hau guztia deuseztatuko du”.

Borrokan jarraituko duten belaunaldi berriak badaude, “baina gazteek lan egin nahi dute eta askotan, borrokatik kanpo geratzea erabakitzen dute”. Zentzu horretan, manipulazio asko dagoela diote: “Gazteei lana eta dirua ematen diete euren aldera igaro daitezen eta meatzeen kontra indarrik egin ez dezaten”. Hala ere, korporazioko kideak etorkizunarekiko itxaropentsuak dira eta denbora beraien alde dagoela diote, “ingurumenarekiko gero eta kontzienteagoa da jendea”.

Emakumeak ere, elkarlanean, gauzak eraldatzen ari dira. Xaboiak eta kremak ekoizten dituzten emakume talde bat dago El Rosal komunitatean.   Bertako  kide baten hitzetan, “ekonomia arloan, emakumeak alde batera utzi gaituzte; etxerako bakarrik balio izan dugu.

Francisco  Orellana hirian, Orellanako emakume waoranien elkarteko kideak ezagutu genituen. Artisautza produktuak (lepokoak, belarritakoak, eskumuturrekoak, poltsak, saskiak…) egiten dituzte. Prozesu guztia eskuz eta baliabide naturalak erabiliz egiten dute.

Ustiategiak Amazonia inbaditzen

Mendialdean ez bezala, ekialdean ez dago petrolio edo egur ustiatzaileen aurkako mugimendu indartsurik. Arrazoi desberdinak  medio, herritarren  artean  ez da  kontzientziarik  garatu eta petrolio enpresen estrategiek funtzionatu egin dute. Erosita dituzte bertako herritar  asko eta diruaren truk, petrolio estazioak egin eta oihanean gero eta barrurago sartzen ari dira. Gobernuaren aldetik ez dute oztoporik izan; alderantziz,  erraztasunak eman dizkiete.

Errepide bazterretan,  kilometrotan zehar, petrolioa garraiatzeko hodiak daude eta puntu desberdinetan, 24 orduz martxan dauden metxeroak. Metxero edo tximinia horietan petrolioa ustiatzerakoan sortzen diren gasak erretzen dituzte. Prozesu horretan, osasunarentzat kaltegarriak eta berotze globalean eragin zuzena duten gasak igortzen dituzte atmosferara. Petrolio enpresekin batera, azpiegitura horiek guztiak ere oihanean, gero eta barrurago, ari dira sartzen eta jatorrizko herritarrak euren lurretatik kanporatuak izaten ari dira.

Ayuda en Acción GKEari esker, produktu kosmetikoak egiten ikasi genuen eta orain, etxetik irteten gara eta dirua irabazten dugu”. Hasieran, jendeak ez zuela beraiengan konfiantzarik eta horretarako ez zutela balio uste zutela azaldu ziguten, “baina, pixkanaka, gure produktuetan sinesten eta emakumeok gizonek egiten dituzten lan berak egin ditzakegula  ikusten hasi da jendea”.

Ahalduntze prozesua ez dela erraza izan gaineratu zuten, “dibortzioak egon dira…”.  Egun, genero biolentziaren aurka ari dira lanean, “gauzak aldatu dira baina, oraindik, asko dago egiteke. 2013an genero biolentziaren aurkako ordenantza bat egitea lortu genuen. Gero, beste alkate bat jarri zen boterean Amazoniako oihanean, Yasuni  Parke Naturalean hain justu, waoraniekin egoteko aukera izan genuen. Kanoa motordun batean, Amazonasen ibaiadarra  den Shiripuno ibaian barna, hiruzpalau orduko bidaiaren ostean iritsi ginen eurengana. Zuhaitz enbor eta hostoekin eginiko txabolatan  bizi dira eta  oihanetik lortzen dituzte beharrezko elikagaiak. Waoranien zenbait komunitatetan, petrolio enpresen presentzia suma zitekeen. Izan ere, lurren truke eraikitako hormigoizko etxeak topatu genituen.

Waoraniek 1950ean eduki zuten lehen harremana zibilizazioarekin; beraiek bizi ziren lurretan petrolioa zegoela jakin zutenean,  hain zuzen. Ordura arte, komunitate horiek nomadak ziren eta ehizatik nahiz arrantzatik  bizi ziren. Waoranien artean, ordea, badira bi tribu gizartearekin  inoiz harremanik eduki ez dutenak: Tagaeriak  eta Taromenaneak  —euren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, David Beriain kazetariaren Yasuní, genocidio en la selva dokumentala ikustera gonbidatzen  zaituztet—.  Kontaktatu gabeko herriak deitzen diete eta hautu propioz, “zibilizaziotik” at egotea erabaki  zuten. Euren nahiari eustea, ordea, gero eta gehiago ari zaie kostatzen.

Horiek ere Yasuni Parke Naturalean  bizi dira, Eremu Ikusezina deiturikoan.  Ez dira, ordea, waoraniekin harremantzen. Ez harremantzeaz gain, waoranien eta kontaktatu gabeko herrien artean, historian zehar, hainbat gatazka eta hilketa egon izan dira.

1999an,  bi  herri horiek bizi  ziren oihan zatia Eremu  Ikusezin  izendatu zuen gobernuak. Hala, petrolio enpresei bertara sartzeko  debekua ezarri zitzaien.  Eremu horrek, ordea, ez zuen Tagaeriak eta Taromenaneak  antzinatik bizi izan ziren oihan zati osoa hartzen; petrolio enpresen  interesen arabera mugatu zuten eremua.  Urteek aurrera egin ahala, petrolio ustiategiak eremu horretara gero eta gehiago ari dira gerturatzen eta presioa areagotuz doa.

Errepide berrien eraikuntza, ibilgailuen eta makineriaren zarata,  kutsadura…  Aldagai ugari ari dira eragiten herri horien eguneroko bizitzan eta baita bertako animaliengan ere. Ondorioz, gero eta zailagoa da eurentzat oihanean bizirautea. Askoren ustetan, gauzak horrela jarraituz gero, galbidera kondenatuta daude.

Herri horien eskubideak  zapaltzen ari  dira  eta gobernuaren aldetik ez dago erantzunik. Horregatik, Alejandro Labaka Fundazioa bezalako erakundeen lana beharrezkoa da. “Gure helburu nagusia  kultura desberdinak ezagutaraztea eta herrialde indigenen eta ez kontaktatuen eskubideak aldarrikatzea da”, dio Adrian Alvarez fundazioko kideak. Hala, fundazioak sustatutako proiektu  esanguratsuenetako  bat Macco Museo Arkeologikoa eta Zentro Kulturala izan da. Ekuadorren baitan  dauden kultura eta  nazionalitate desberdinen inguruko informazioa topa daiteke bertan.

Miriam  Lang Universidad Andina Simon Bolivar unibertsitateko irakaslearekin,  mahai-inguru bat egin genuen energia berriztagarrien  inguruan. Bera energia berriztagarrien kontrapuntua azaltzen saiatu zen. Egiari zor, energia berriztagarriena baino gehiago, egungo kontsumo ereduarena. Bere hitzetan, “baliabideak finituak dira, inork ez du horretaz hitz egiten eta hori oinarrizkoa da”.

Mundu mailan, hitzarmen desberdinak egin izan dira energia jasangarrien inguruan. Besteak beste, Green Deal itunaren eta akordio horrek dituen hutsuneen inguruan aritu zen hizketan: “Hitzarmen hori, soilik, Europako herrialdeentzat  da  bidezkoa”. Langen arabera, hitzarmen horren bitartez, energia jasangarria sortzen da Europaz kanpoko herrialdeetan, ondoren, Europara esportatzeko. Ondorioz, kostu sozialak eta ingurugirokoak herrialde jakin batzuek bakarrik ordaintzen dituzte. Testuinguru horretan,  bestelako akordio batzuk eraiki behar direla aldarrikatzen du.

Era berean, deskarbonizazioari aurre egiteko, mineralen eskaera modu masiboan handitu dela eta munduko erreserba mineral estrategikoen erdiak Hego Ameriketan daudela nabarmendu zuen. Ondorioz, “1970etik Hego Amerika izan da biodibertsitate galera handiena izan duen lurraldea”. Langek argi du energia berriztagarriak energia fosilen neurri berean ekoiztea ez dela jasangarria. Bere proposamena da ekoizpena jaistea, beraz, kontsumoa murriztea, eta nazio bakoitzak behar duen energia bere lurretan ekoiztea. Alegia, tokiko eskaerari, tokian tokiko baliabideekin erantzutea. Horrela, nahitaez, kontsumoa murriztu egingo  litzateke, herrialde gehienek ez baitaukate egungo euren energia eskaerari erantzuteko adina lehengai.

Intza Gurrutxaga, Ekuadorren egondako gaztea

ARTZAPE aldizkariko jatorrizko erreportaia

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden