Lurdes Larrañaga Iturbe (Bergara, 1958), gaur egun erretiratuta dagoen Copreciko langile ohia, Mundukide Fundazioko boluntarioa da duela lau urtetik. Orduan erabaki zuen Gehikoop programarekin bat egitea, beste herrialde batzuekin esperientzia kooperatiboak partekatzeko sortua. Helburu horrekin, gaur egun Brasilen garatzen diren hainbat ekimen ezagutu ahal izan ditu. Brasiletik iritsi berritan, Fagor Taldeko Bihargin aldizkariarekin hitz egin nahi izan du.
Mundukiden zabiltza boluntario. Zerk bultzatu zintuen?
Mundukide aspalditik ezaguna zen niretzat. Hainbat urtetan hartu izan dut parte Urkulun egiten den lasterketan nire Copreciko kideekin eta beti jarraitzen nuen beraien berriak.. eta ikusi nuenean proiektu berri bat nahi zutela martxan jartzea, pentsatu nuen parte hartzea
Zer eskaintzen dizu Mundukidek?
Aukera bat eraldaketa sozialean parte hartzeko, munduari beste modu batean begiratzeko, solidaritatea lantzea, beste herrialde batzuen eta bertako jendearen beharren ezagutza edukitzea eta laguntzea ahal dudan eñean
Eta zer eskaintzen dio Mundukidek gizarteari?
Gizarte hobeago bat egiteko aukera dagoela, solidaritatea, eraldaketa soziala egiteko beharra, munduko herrialde behartsuei urbiltzea laguntza eskaintzen, kontzientziazioa, kooperazioaren bitartez gauzak aldatu daitezkeela…
Brasilen egon berri zara, Gehikoop ekinbidearen barruan. Zer da Gehikoop?
Gehikoop sortu zen orain dela 4 urte. Parte hartzen dugu 4 Kooperatibak. Ederlan, Maier eta Copreci (kooperatiba industrialak) eta Arizmendi (hezkuntza). Mundukidetik nahi izan zen Kooperatiben parte hartze handiago eraldaketa sozialaren barruan eta aukeratu ziren kooperatiba hauek zeren ordurako lantzen hari ziren esparru hau.
Hazi ginen hemengo kooperatibak elkartzen eta gure esperientziak partekatzen. Gure proiektua Brasilgo kooperatiba desberdinekin elkarlana egitea izango zen. Hemengo kooperatiba bakoitza bertako kooperatiba eta proiektu konkretu baten lana egiteko martxan jarri ginen.
Tartean, denok dakigun bezala, COVID-a gure artean izan dugu eta honek proiektua moteltzea ekarri zuen. Alde batetik beste behar urgente batzuk zeuden Brasilen, eta hemengo batzarrak “on line” izatera pasatu ziren. Ala ere, gure gogoak, aurrera atera zuen proiektua eta lanean jarraitu genuen.
Zelakoa izan da Brasilgo esperientzia?
Gu bertara joan aurretik, 2021eko arazoan, hemen izan ziren Brasilgo kideak, gure kooperatibak ezagutzen eta gure proiektuak beste abiadura bat hartu zuen. Elkar ezagutzeak eta beraien beharrak hobeto ezagutzeak asko lagundu zuen.
Uztailean gure txanda iritsi da, eta 6 kide joan gera beraien kooperatibak ezagutzera, nola egiten duten lan, hobeto ulertu beren beharrak, non aportatu/lagundu gure esperientziarekin.
Asko ikasi dugu beraiengandik, baloreak, solidaritatea, beharrak, munduari begiratzeko modu desberdin bat,
Gaur egun erretiroa hartuta bazaude ere, duela gutxi arte lana eta boluntariotza uztartu zenituen.
Gustura sentitu naiz proiektuan lehenengotik, talde polita lortu genuen egitea, gogoarekin.. eta honek laguntzen du denbora ateratzeko. Lanean zaudenean gustuko zerbait egiten zaudenean, denbora ateratzea erraxagoa da.
Orain, denbora gehiagorekin… zer esanik ez..
Sarri, unean unera egokitu beharra izaten dute boluntarioen zereginek.
Ni beti egon naiz proiektu berdinean, Gehikoop-en. Lehenengo Coprecin lanean nengoenean eta orain bolondres bezala Mundukiden, proiektu berdinean jarraitzen dut.
Gaur egun, zeintzuk dira Mundukidek abian dituen egitasmo nagusiak?
Herrialde pobretuetako programak dira Mundukideren egitasmo nagusiak ta gure indar eta lan guztia norabide horretan jartzen dugu, pobreziatik ihesi ahalik eta pertsona gehien bere buruaren jabe izan dadin.
Hori guztia boluntario sare barik abiarazi liteke?
Debagoienako GGKE etako boluntario talde batek orain 23 urte sortutako mugimendu sozial bat da Mundukide. Gaur egun ere, bidezkoagoa den mundua eraikitzeko lanean jarraitzen dugu horretarako azpiegitura eta sareak eraikiz. Beraz, interesa duen edonorentzat beti dago zeregina. Boluntarioen bataz bestekoa 20 pertsonakoa da eta perfilaren araberako lana egokitzen zaio. Denok dugu zer eman eta zer jaso. Boluntarioaren gida.
Aurrera begira ere izango du erronka berririk Mundukidek…
Programak bizirik mantentzea eta ahalik eta pertsona gehien pobreziatik ateratzen laguntzea da erronkarik handiena. Eraiki dugun mundu mota honetan ez da erreza pertsona eta herrialde zaurgarrienekin lan egitea, baina hori da Mundukiden lan egiten dugunon misioa eta eguneroko erronka.