Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Marga Pinillos:”5 nekazal kooperatibaren irekierarako ari gara lankidetzan”

2021 May 31

“Brasilen nago otsail amaieratik  eta urte batzuk lanean daramatzaten lankideekin elkarlanean hasi naiz ilusio eta errespetu handiz, Ceará estatuan.”

 

“Gure lana,  MSTrekin batera 5 kooperatiba agroindustrial (eztia, esnea eta eratorriak, kaprinoak, mandioka eta anakardoa) martxan jartzea da eta azken fasean daudela esan dezaket. Une honetan, Euskadin lortutako 2 finantzaketa-proiekturi esker (1 Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta beste bat Eusko Jaurlaritzarekin), kooperatiba horien ekoizpen-jardueren hasierako etapa lagundu ahal izango dugu; besteak beste, prestakuntza-jarduera asko bideratu ahal izango ditugu, laguntza teknikoekin eta aholkularitzekin lagundu, topaketak eta esperientzia-trukeak egin, diagnostikoak eta berdintasun-planak egin, eta abar. Erronka handi bat izango dugu, eta baita zailtasunaz ere.”

Hauxe kontatzen zigun Marga Pinillos arrasatearrak,   Fortalezara iritsi berritzan, baina ez  zuen espero maiatza bukaerararte Fortalezako bere etxetik telematikoki lan egin beharko zuenik, Brasilek bizi duen egoera larriaren ondorioz. Une honetan, badirudi egoerak atsedenaldi txiki bat eman diela eta Copalc kooperatibako langileen lehen formakuntza saioan aurrez aurre parte hartu ahal izan duela kontatu digu, ilusioz.

“Azkenik, zenbait hilabetez jarduera presentzialak etenda egon ondoren, pixkanaka eta kutsadura-datuak hobetu ahala, aurrez aurreko hainbat jarduerei berriro ekiteko leiho bat ikusten da. Zehazki,  anakardo eta pulpa Copalc kooperatibak, ekainerako jarduera hastea programatzen ari da eta maiatzean prestakuntza-ikastaro operatiboak hastea programatu du. Formakuntzaren lehen saioa “Fabrikaziorako Jardunbide Egokiak“, maiatzaren 18tik 20ra artean ospatu da kooperatibetako kideentzat Chorozinho udalerriko Zé Lourenço asentamenduan. 3 egunak giro atseginean igaro ditugu, Covid-19 aren babeserako neurriek  eta ikastaroaren edukiarekiko beharrezko kontzentrazioa eta arretak  hainbat baldintza ezarri dituen arren, MSTn hain ohikoak diren uneak eta mistikak ez ziren falta izan.”

 

 

 

 

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.