Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mondragon Unibertsitatea izango da Lasterketa Solidarioaren antolatzailea hurrengo bi edizioetan

2026 azaroa 3

Mondragon Unibertsitatea izango da Lasterketa Solidarioaren antolatzailea hurrengo bi edizioetan

Ulmak lekukoa pasa zion unibertsitateari XI. edizioaren amaierako ekitaldian

XI. Mundukide Lasterketa Solidarioa (MLS) urriaren 18an egin zen Urkuluko urtegian (Aretxabaleta). Une berezienetako bat amaierako ekitaldian iritsi zen: Ulma Taldeko presidente Ibon Calvok lekukoa pasa zion Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñakobari. Unibertsitateak Copreci eta Athlon kooperatibekin batera antolatuko ditu hurrengo bi edizioak.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Ulmari azken bi urteetan antolaketan izan duen inplikazioagatik. Ulma Taldea Mundukideren patronatuko kidea da 1999an sortu zenetik, eta bidelagun sendoa lankidetzaren alorrean.

Aurtengo edizioan 33 kooperatibatako 390 pertsona elkartu ziren. Haur eta gazteen lasterketetan 54 neska-mutilek hartu zuten parte, 157 lagun aritu ziren ibilaldian eta 49 taldek korrika egin zuten X3 lasterketan. Gainera, 30 lagunek lagundu zuten antolaketan lasterketa egunean.

2027ko urriaren 17an, igandean, elkar ikusiko dugu, Pobreziaren aurkako Nazioarteko Egunean.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden