KORRONTZI folk taldea eta Billabonako Oinkari dantza taldearen eskutik KORRONTZI DANTZAN ikuskizun alai eta garaikidea dator Monterronera uztailaren 20rako.
Trikitia bihotz eta bizkarrezur dituen folk doinuek, Debagoienako luxuzko kolaborazioak izango ditu, besteak beste, Lagun Artean, Lore Gazteak, Txikitxu Arrostaitz eta Jaiki dantza taldeak, eta hauekin batera, TTakun txalapartariak eta Arrasateko trikitixa taldea. Udarako gauetarako ikuskizun gozarria!
SARRERAK
- Mundukideko bulegoan- Iturriotz 27-1 · 20500 Arrasate
- ESKURATU HEMEN ZURE SARRERA
Familia gehiagori programan parte hartzeko aukera ematea da helburua
Harreman eta Mundukidek 24 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean Mozambike iparraldeko korredoreko biztanleen bizitzak hobetzeko aukerak eskaintzen. Lankidetza programak hasi genituenean, herrialdea erabat suntsituta aurkitu genuen eta hogei urte hauetan azpiegiturak, osasuna, hezkuntza eta jarduera ekonomikoa nabarmen hobetu badira ere, gaur egungo egoera oso kaskarra da oraindik milaka eta milaka pertsonentzat.
Tokiko gaitasunak eta ezagutzak aprobetxatzean oinarritzen diren metodologia berritzaileak sortzea da programaren balio erantsia
Duela hogei urte hasi zen programa, sabana erdian landa-errepideak irekitzen, ehun bat nekazari-familiari diru-kreditua emanez eta beste hogeita bosti ureztatze-teknikak irakatsiz. Gaur egun, 10.000 nekazaritik gora parte hartzen dute programan. Familia horiek, ohiko biziraupeneko laboreez gain, beste 2.000 hektareatan programak erakutsitako teknikak erabiltzen dituzte, eta horri esker 1.000.000 € baino gehiagoko diru-sarrera lortzen dute.
Mundukideko programak metodologia berritzaileak sortzea lortu du urteetan zehar. Metodologia horiek tokiko gaitasunak eta ezagutzak aprobetxatzean oinarritzen dira, eta, beharrezkoa denean, kooperanteen aholkularitza eta esperientziarekin osatzen dira. Programak estrategia argia du, familia bakoitza bere zirkunstantzia zehatzetara gehien egokitzen zaion laborantzara bideratu ahal izateko, eta modu errentagarrian egin ahal izateko. Azken finean, bere lanarekin bizitza duin baterako etekin nahikoak lortu ahal izateko.
Oraindik asko geratzen da egiteko eta Debagoiendarren babesa ongi etorria da
Oraindik asko dago egiteko eta horregatik Mundukide eta Harremanen helburua, gero eta familia gehiagori programan parte hartzeko aukera ematea da. Programan parte hartzea, hileko 60 € irabaztera iritsi ahal izatea da eta alderantziz, nekazal familia baten horren laurdena lortzen dute bere kabuz.
Mundu egonkorragoa nahi badugu, ezusteko gutxiagorekin, gatazka gutxiagorekin eta borroka gutxiagorekin, desiragarria da desberdintasun horiek minimizatzea. Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da lanean jarraitzea. Eta horretarako Debagoieneko herritarren laguntza ongi etorria da. Laguntza hori gabe, programak ezin izango zuen hogei urte hauetan izan duen konstantzia edo malgutasuna izan. Ekarpen solidarioen eta diru-laguntzen osagarritasunak ahalbidetzen dio programari muskulu eta malgutasun nahikoa izatea. Biak ala biak guztiz beharrezkoak emaitza eraginkorrak lortzeko.
Ezagutu 2022ko ekintza txostena
Eskerrik asko eta goza dezazuela.
Data
20 uztaila 2023
Ordutegia
19:30 - 21:00
Non
MONTERRON- ARRASATE
Prezioa
10 €