Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

MST eta Gehikoop 15.000 kmtara gizartea eraldatzeko elkar harturik

2022 otsaila 7

15.000 kmtara bizi arren, pertsonen bizi baldintzak hobetzeko eta mundu justuago bat eraikitzeko lanean jarraituko dutela berretsi dute MST eta Gehikoopeko kideek.

Azken 2 urte hauetan birtualki elkar ezagutu ondoren makina bat gairen inguruan egin dituzte hausnarketa saioak. Azkenik, azaroan, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari bideratutako Gehikoop programaren baitan, MST gizarte mugimenduko 8 brasildar Gehikoop taldearekin elkartzera etorri ziren Euskal Herrira. Egonaldi laburrari etekina ateratzea lortu zuten, izan ere,  Arizmendi Ikastola, Ederlan, Copreci eta Maier kooperatibetako taldekideekin batera makina bat elkarrizketa eta topaketa ahalbidetzeko eman zuen egutegiak.  Bideo labur honen bitartez  Gehikoopeko filosofia eta brasiledarren bisitako pasarte ezberdinak erakutsi nahi dizkizugu. Ekimen honetan parte hartzea nahi izanez gero, jarri zaitez harremanetan Mundukiderekin edo eta babes ekonomikoarekin laguntzea nahi izanez gero hemen daukazu aukera: Laguntzea nahi dut.

Ikusi hemen 30 minutuko jatorrizko bideoa

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden