Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

MST giza mugimenduak, Justizia Sozialaren aldeko saria jaso du

2021 urria 27

Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Brasil, Mundukide
Colombia, Mundukide
Brasil, Mundukide

Brasilgo MST “Movimento de Trabalhadores sem Terra” giza mugimenduak Nazio Batuen Justizia Sozialaren aldeko saria jaso du, Brasilen langile klasearen defentsan egiten duten  lanagatik

Lanaren Nazioarteko Erakundea (LANE), sariaren sortzailea, Nazio Batuen (NBE) alde anitzeko agentzia bat da, Genevan egoitza duena, eta lan-erregulazioan lan egitera bideratuta dago, bereziki nazioarteko arauak betetzera.

MST, Brasilgo herriarentzat bizi-eta lan-baldintza duinak lortzeko lanean diharduen giza mugimendua izateagatik ezagutzen da, hain zuzen, nekazal giroko milaka langileren bizitza nekazaritza erreforma eta Brasilgo demokraziaren aldeko lanean oinarritzen delarik. Mugimendua 1984an sortu zen, Brasilen demokratizazioaren testuinguruan, eta lurra eskuratzeko borrokaren sinbolo nazional bihurtu da. Gaur egun, 450.000 familiak osatzen dute mugimendua, 24 estatu federaletan banaturik . Giza mugimenduak gizarteari egiten dion ekarpenik handienetako bat elikagai osasungarriak ekoiztea da, elikadura-subiranotasuna defendatzea eta ingurumena babestea. Horrezaz gain, giza eskubideen aldeko lan tinkoa egiten dute, kalitatezko hezkuntza eta osasun publikorako sarbidea unibertsala izateko.

Pandemia honetan bakarrik, MSTk, langileekiko elkartasunaren sinbolo gisa, 5.000 tona elikagai eta 1.000.000 otar solidario inguru eman ditu. Plan Nazionaletik, “Elikagai Osasungarriak ekoiztu eta Zuhaitzak landatu” mugimenduarekin, milioi bat zuhaitz baino gehiago landatu dira jada herrialde osoan, eta, azken hilabetean, 100 mintegi baino gehiago eraiki ditu Herri Nekazaritzaren Erreformarako, landareen ekoizpena eta zuhaitzen landaketa bultzatzeko helburuarekin.

Mundukide 2008tik da MSTeren bidelagun

Brasilgo Errepublika Federala munduko bosgarren herrialderik handiena da, eta bigarrena, lurren banaketa desorekatuari dagokionez, desberdintasunez eta kontraesanez betetako herrialdea da.  Mugimenduaren eskariz, Mundukidek 2008az geroztik, dihardu elkarlanean MSTrekin  eta helburu nagusia  Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko kide diren  familien garapen sozioekonomikoa bultzatzen laguntzea da. Horretarako, kudeaketari buruzko prestakuntza ematen diegu bertan erreferentzia diren pertsonei, kooperatiben jarduna hobetu dezaten urrats guztietan, ekoizpenetik hasi eta merkaturatzeraino.

Gaur egun,  EROSKIn, ULMAn, COPRECIn, GSRn eta beste kooperatiba batzuetan ibilbide profesionala egin duten 6 pertsonekin osatutako  lantaldea ari da  lanean Brasileko Ceará, Sao Paulo, Paraná eta Rio Grande do Suleko ekimen ekonomikoak  indartzen eta berriak sortzeko aholkularitza ematen, Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko  pertsonen eta kooperatiben zerbitzura.

MSTk 160 kooperatiba eta 1.000 elkarte baino gehiago ditu, 24 estatutan 450.000 familia biltzen dituztenak. 90eko hamarkadaz geroztik, kooperatiba horietako askok arroza, zukuak, frijoleak, kafea eta azukre-kanaberaren deribatuak esportatu dituzte Latinoamerika, Europa eta Asiako herrialdeetara. Garai horretan ere, kooperatibak eskala handiko produktu agroindustrialak garatzen hasi ziren, gaur egun merkatu txikietan eta udal merkatuetan saltzen direnak, batez ere herrialdearen hegoaldean eta São Paulon. Kooperatibek 200 udalerri baino gehiago ere hornitzen dituzte Eskolako Elikadura Programa Nazionalaren bidez, baita kuartelak, espetxeak eta ospitaleak ere. Eta banaketa-sare propioa garatu dute, Armazém do Campo dendak, batez beste 21.000 pertsona artatzen dituztenak hilean, supermerkatuetako marka handien erresistentzia saihesteko.

 

 

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden