Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Etiopian ekoizpen eta merkataritza jarduera berriak sustatzen

2022 March 29

Etiopía, Mundukide

PANDEMIAREN OSTEAN, GATAZKA ARMATUA

2021ean, Etiopian, herrialdeko gizarte, eskualde eta sektore guztiei eragin zien gatazka beliko bat izan zen. Urte hartako udan, Tigray eskualdearen eta gobernu federaleko indar militarren arteko gerrilla eta kontraerasoak tarteko, aurtengo otsaila arte iraun duen larrialdi egoera deklaratu zuten 2021eko azaroan. Mugimenduen mugak (gizakiak eta materialak), komunikazioen eteteak (fisikoak eta birtualak) eta gizartearen eta ekoizpenaren gaineko kontrolak, Mundukidek programatuta zituen jarduerak baldintzatu ditu, Afrikako adarraren euriteek eta lehorteek ezaugarritutako nekazaritza-egutegiak ezartzn dituen mugetaz gain. Azaroan, alarma-egoera deklaratu ondoren, Mundukideko kooperantea den Jorge Limak herrialdea utzi beharra izan zuen espainiar enbaxadaren aginduz eta apirilaren erdialdera bueltatuko da berriz ere koordinazio lanetara. Denbora guzti honetan, Mundukide programak, nekazariei estaldura ematen jarraitu du, Etiopiako SOS Sahel erakundearen lankidetzarekin.

NEKAZARI TXIKIEN BIZIMODUA HOBETZEA

Mozambiken dugun esperientzian inspiratuta, 2020tik aurrera ARSI probintziako (Oromiako eskualdea) nekazari txikien bizimodua hobetzeko lanean ari da Mundukide, indartze sozioekonomikoa helburu duen lankidetza programaren bidez. Besteak beste, Etiopiako irakasle agronomoen lankidetzarekin, nekazariak gaituz, familia-baratzeak eta etxeko oilategiak sortzen lagunduz, fruta-arbolak landatuz eta ekoizpena dibertsifikatzeko eta elikagai- eta merkataritza-erabilera duten laboreak sustatuz. Hori guztia familiek beren kontsumorako elikagaia modu jasangarrian ekoizteko eta, aldi berean, baliabide ekonomikoak eskuratzeko aukera indartzeko, fokua emakumeengan jarriz.

ZEREAL, LEKALE ETA BARAZKI EKOIZKETA

Guztira 80 nekazari hazi dira bi labore mota nagusienetan: zereal eta lekaleak euriteen garaia aprobetxatuz, eta teknika mistoa duten barazkiena: euria eta irrigazioa, beren ekoizpena/produktibitatea hobetzen lagunduko dutenak.

FAMILIA-BARATZEAK

20 emakume familia-buru lanean ari dira beren etxeen ondoko baratzeetan, barazkiak ekoizten, bi helbururekin: batetik, beren familien dieta hobetzea, eta, bestetik, errenta handitzea, barazkiak tokiko merkatuetan salduz. etxeek beren autokontsumorako elikagaiak modu jasangarrian ekoiztea eta, aldi berean, emakume horiek baliabide ekonomikoak eskura izatea da jarduera honek sustatzen duena.

FRUTA-ARBOLAK

2021eko irailean, programak 200 sagarrondo eman zizkien etxetik gertu fruta-arbolak landatzea erabaki zuten 20 nekazariri. Programako agronomoak dira landareen jarraipena egiteaz eta familiekin batera zuhaitzak ondo hazten direla bermatzeaz arduratzen direnak.

OILATEGIAK

2022ko urtarrilean, Arsi probintziako bi barrutitako 24 emakumek beren oilategiak eraiki zituzten etxe bakoitzeko 10 oilo etxeratzeko.

PARTEHARTZAILEAK ETA ONURADUNAK

Oraingoz, 140 pertsonak hartu dute parte nekazaritza-sustapenen batean, eta 600 baino gehiago dira programaren onuradunak. Kalkuluen arabera, datozen urteetan parte-hartzaileen kopurua esponentzialki haziko da Arsi barrutietan, Oromia probintziaren ekonomia indartzen laguntzeko.

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.