Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Brasilgo programan lan egingo du Itziar Aranburu ULMAko bazkideak

2021 urria 4

Itziar Aranburu Agirre, ULMA Forja Kooperatibako bazkidea, datozen bi urteetan Mundukideko langilea izango da eta Movimiento de los trabajadores sin Tierra mugimenduarekin elkarlanean arituko da Brasilen.

Ulma eta Mundukidek 2017an sinatutako kolaborazio akorduari esker, oñatiarra, proiektuan parte hartuko duen Ulmako bigarren bazkidea da. Lehenengoa Etor Arregi Unda arrasatearra izan zen eta 3 urte egin zituen Rio Grande Do Sul eta Ceará estatuetan MSTko kooperatibetarako aholkulari lanetan.

Akorduak dion bezala, Itziarrek 2 urtetako eszedentzia hartu du bere kooperatiban eta Mundukide Fundazioko langilea izatera pasatu da aurreko ostiraletik, Lander Diaz de Gereñu Ulma Fundazioko lehendakariak eta Josu Urrutia Mundukideko zuzendariak  Mundukideren Arrasateko bulegoan akordioa sinatzearen ondorioz.

Mundukideko zuzendariaren esanetan, kooperatibak dira Mundukideko oinarrietako bat eta bertako bazkideak dira munduan zehar esperientzia eta ezagutza konpartitzeko enbaxadore egokienak.

Lander Diaz de Gereñurentzat, Mundukidek eskaintzen duen aukera esperientzia aberasgarria izan daiteke bazkideentzat eta aukera paregabea “ elkartasun unibertsala” bezalako baloreak praktikara eramateko.

Itziarrek dio, kooperatiban lan deialdia ikusi zuenean interesgarria iruditu zitzaiola eta behin programa ezagutzerakoan eta kooperatibak eskaintzen dituen kondizioak ikusita hartu duela erabakia.

Brasilen Mundukideren eginkizun nagusia da Lurrik Gabeko Langileen Mugimenduko kide diren finkatutako eta kanpatutako familien garapen sozioekonomikoa bultzatzen laguntzea. Horretarako Mundukidek, kudeaketari buruzko prestakuntza eskaintzen die Itziar bezalako kooperanteekin, bertan erreferentzia diren pertsonei, kooperatiben jarduna hobetu dezaten urrats guztietan, ekoizpenetik hasi eta merkaturatzeraino.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden