Aurtengo Mundukide saria, Martxoak 18an banatuko da Aretxabaletako Arkupe Aretoan arratsaldeko 19:00etan ospatuko den HUHEZINEMA Euskal Film laburren 14. Edizioko jaialdian.
Finalerako aukeratuak izan diren 21 film laburren artean, Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen ikusentzunezkoak jaso ahal izango du 2021 Mundukide saria.
Sail Ofiziala
Gorria, Maddi Barber
La cirila, Ibai Altuna
Gaur. Berriz, Aitor Gametxo
Lamia, Laura Perez Maquedano
La noche del cocodrilo, Igor Fernandez
Before I Die, Iker Esteibarlanda
Dar-Dar, Paul Urkijo
Datsegit, Aitor Arruti
Barbudos, Tucker Dávila Wood eta Larry Mankuso
Maite, Xabi Larrazabal
Ikasleen Saila
Harria
Vale ya, Nora
Amaiur, azken arranoaren hegaldia
Ilunabarrean esan
Puntuka
Eskuminak
Ilunean argia
Deia
12 minutos
Lau lagun
Hamar urtez
Historia piska bat eginez, 2018an ZULO film laburrak jaso zituen Mundukide sariaren 700 €, 2019an MUGAK HAUTSIZ dokumentalak eta 2020an EL INFIERNO izan zen garaile. Zer izango ote da Mundukide Saria eramango duen filmaren izenburua?
EPAIMAHAIA
Urtero bezala, epaimahaia zinemaren eta ikus-entzunezkoen munduan aritu diren profesionalez osatuta dago. Haien esperientzia eta iritzia gogoz partekatzera datoz gurekin, Huhezinema lehiaketa izateaz gain, ikaste prozesu bat ere izan dadin.
Hauek dira aurtengo epaimahaikideak:
Erika Olaizola
1989an jaiotako aktore azpeitiarra da. Errealizazio ikasketak burutu zituen Andoaingo Zine eta Bideo eskolan. Horren ostean, hiru urtez aritu zen ikasten Donostiako Arte Eszenikoen Eskolan. Egun, formatzen jarraitzen du. Kamikaz antzerki kolektiboaren sortzaileetako bat da beste bi aktoreekin batera.
Egin dituen lan batzuk: “Zulo” film laburra eta “Euli-giro”, “Käffka” eta “Panpina” antzezlanak dira kolektiboaren barruan sortutakoak, azken hau bakarkako lana eta berriena izanik. Bestetik, Artedraman “Lur”, “Zu ta ni” eta “Eguzkilore”. Eta zineman, “Los tontos y estúpidos” eta “Oreina”. Honetaz gain telebistan “Goenkale” seriean aritu da eta “Kartzela” webseriean parte hartu du.
Arantza Santesteban
Zuzendari euskalduna da. Historian lizentziatua da EHUn. Eta gaienera, 2012an Dokumental Sortzailean diplomatura lortu zuen Centre de Dones Francesca Bonemaisonen. Honetaz gain, Ikertzailea da “komunikazioa, kultura, gizartea eta politika” masterrean, eta irudikapen zinematografikoa, feminismoa eta gatazka politiko garaikideak lotzen dituzten gaiak aztertzen ditu. Ikerketa zinematografikoan doktorea ere bada.
Egindako eta komisarizatutako lan batzuk: “Passatgeres” dokumentala, “Eurian” filma, “Gorputz_grafiak” (komisarizatua).
Irati Crespo:
1996an jaio zen Errenterian. Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua da Mondragon Unibertsitatean. Kritika zinematografikoko Masterra egin zuen Caiman Cuadernos de Cine aldizkariak Madrilgo ECAM zinematografia eskolan. Gaur egun, Komisariotza graduondokoa ikasten ari da Elias Querejeta Zine Eskolan.
Egindako lanak: programazio lanak Indie & Doc Fest Cine Coreano erakusketan, Macguffin007 pentsamendu webgunerako aipamenak eta kritikak idatzi ditu eta Vitrine Filmes banatzaile eta ekoizlearekin edukien editorea da, beste lan askoren artean.
Aizpea Goenaga:
1959an jaiotako aktore eta zinema zuzendari donostiarra da. Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria izan zen. 2009 eta 2016 urteen artean euskal aktore eta aktoreen dinastia ezagun batean parte hartu zuen. Aizpea Barbara Goenaga aktorearen izeba da, Juani Mendiola Barkaiztegi aktorearen alaba eta Juan Luis Goenaga artistaren arreba.
Saioa zuzenean jarraitzeko:
Twitch: twitch.tv/huhezinema/ Youtube: n9.cl/oevp Instagram: instagram.com/huhezinema/
Data
18 martxoa 2021
Ordutegia
19:00 - 20:00
Non
ARKUPE ARTETOA- ARETXABALETA
Prezioa
Gratuito