Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

“MUNDUKIDEk egiten duen lana ordainezina da.” Luis Anduaga – Krean –

2022 iraila 5

Urteroko ATHLON kooperatibaren laguntzaz gain, aurten KREAN eta FAGOR ELEKTRONIKA kooperatibak elkartuko dira antolakuntza lanetara. Lasterketaren dimentsioa handituz doan neurrian ezinbestekoa da lantaldea haztea. Irailaren 5ean egindako prentsaurrekoan Mundukiderekin batera hartu dute parte Krean kooperatibako Luis Anduaga eta Fagor Elektronikako Oskar Arroyo.

 

Luis Anduaga, Krean kooperatibako lehendakaria

ZER DA MUNDUKIDE KOOPERATIBENTZAT?

L.A.: Kooperatibentzat eta ez bakarrik kooperatibentzat, MUNDUKIDE eskuzabaltasunaren, elkartasunaren eta konpromisoaren adibide izugarria da.

MUNDUKIDE gizartea eraldatzeko proiektu bat da, eta eraldaketa hori LANAREN BIDEZ egiten du. Berau da MONDRAGONen eta bere kooperatiben funtsa edo oinarria, gizartea LANAREN BIDEZ eraldatu eta garatzea. Horregatik MONDRAGONeko kooperatibek hain gertutik sentitzen dugu MUNDUKIDE.

Bizi garen gizartearen erosotasunaren aurrean, MUNDUKIDEk gizarte eta pertsona behartsuekin konpromisoa hartzen du. Honek izugarrizko balioa du.

Bestalde, guk, KREANen, Garapen Jasangarrirako 6 Helburu ditugu identifikatuta (6 ODS). Guretako estrategikoak direnak. Haien alde lan egiten dugu gure jardueratik, eta hortik garapen jasangarriari gure ekarpena egiten diogu. Ba, MUNDUKIDEri esker edo MUNDUKIDEren bitartez, guk eta kooperatiba guztiek beste ODS askotan eragin dezakegu, besteak beste, pobreziaren amaiera, zero gosea, desberdintasunen murrizketa, eta abar.

MUNDUKIDEk egiten duen lana ordainezina da.

 

ZERGATIK ZUEN BABESA KOOPERATIBEN ARTEKO LASTERKETA SOLIDARIOARI?

L.A.: MUNDUKIDEren proiektuak finantzatzeko moduen artean, KLS karrera horietako bat delako.

Baina horretaz gain:

  • MUNDUKIDE proiektuarekin bat egiten dugun pertsonak elkartzeko aukera da.
  • Paraje eder batean egun polit bat igarotzeko aukera da.
  • Kirola egiteko aukera aparta da.
  • Eta aukera ezin hobea delako, MUNDUKIDEri erakusteko eurekin gaudela. Egiten dutena baloratzen eta eskertzen dugula.

_______________________________________________

Oscar Arroyo- Fagor Elektronikako lehendakaria

URTERO KOOPERATIBA BERRI BAT SARTUKO DA ANTOLAKUNTZAN?

O.A.: Bi kooperatiba izango dira urtero antolatzaile taldean. Kooperatiba bakoitzak 2 urtetarako hartuko du antolakuntza ardura, eta urtero kooperatiba berri bat sartuko da erreleboa emateko. Lekukoa lasterketa egunean bertan pasatuko da ekimen sinboliko baten bidez.

Horregatik, kooperatiba antolatzaileon ardura garrantzitsuena, kasu honetan Fagor Elektronika eta KREANena, beste kooperatiba batzuk MARTXAN jartzea da. Beraz, kooperatiba guztiak animatzen ditugu datorren urterako lekukoa hartzera.

ZEINTZUK DIRA KOOPERATIBA ANTOLATZAILEOK HARTZEN DITUGUN KONPROMISOAK?

O.A.: Lanak ezberdinak dira;

  • Aurrez eta lasterketa egunean antolakuntza lanetan arituko garaeta kooperatibetako pertsonen partehartzea bultzatzea,
  • x3 talde lasterketarako ahalik eta talde gehien aukeztera animatu nahi ditugu kooperatibak eta gainontzeko lankideak Urkuluri oinez buelta ematera gonbidatu nahi ditugu.
  • Dorsal Soldiario ere eros daiteke 10 € truke

“Animatu zaitezte ba, aurtengo KOOPERATIBEN LASTERKETA SOLIDARIOAN parte hartzera”

Eman zure izena, hemen

 

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden