Gobernu Federaleko Nekazaritza Garapena eta Familia Nekazaritza Ministerioak, “Coopera Mais Brasil” programa abiatu eta aurkeztu du astelehen honetan (2024/4/22) Brasilian ospatutako Kooperatiben Nazio mailako Topaketetan.
Familia-nekazaritzan kooperatibagintza, interkooperazioa eta enpresa solidarioak indartzera zuzenduta, Coopera Mais Brasil ekimenak hainbat erakunde publikoren eta gizarte zibileko erakunderen parte-hartzea du eta hoien artean MST “Lurrik gabeko nekarien mugimendua”.
Itziar Aranburu eta Julio Martinez, Brasilen MSTko kooperatibekin batera lanean ari diren Mundukideko kooperanteek honako laburpena egiten dute:
“MST-ko kooperatibetako ordezkariek, mugimenduko kooperatiben erronkak eta MST-ko lerro politikoak aurkezteko erabili dute topaketa. Besteak beste, agroekologiaren eta emakumearen garrantzia nekazaritzan baita ingurumenaren errespetuaren garrantzia. Agroekologiaren dibertsifikazio plana aurkeztu dute, elikagai osasungarrien ekoizpena MST-ko asentamentu eta akanpamentuetako eredu izan dadin.
Kooperatibagintza pobreziatik ateratzeko alternatiba gisa nabarmendu dute, erakundeen arteko inter kooperazioaren garrantzia azpimarratuz. Kapitalismoari herriak eman beharreko erantzuna kooperatiba ereduan oinarritu behar dela argi utzi dute MST-ko kideak, reforma agrariaren borrokan irmo eutsiz.
Horrez gain, MST-aren 40 urteak ospatzen diren urte honetan, apirilaren 23 gauean, VII. Kongresuaren aurkezpena egiteko aprobetxatu dute.