Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mundukide Brasilgo Kooperatiben nazio mailako topaketan

2024 apirila 25

Gobernu Federaleko Nekazaritza Garapena eta Familia Nekazaritza Ministerioak, Coopera Mais Brasil”  programa abiatu eta aurkeztu du astelehen honetan (2024/4/22)  Brasilian ospatutako Kooperatiben Nazio mailako Topaketetan.

Familia-nekazaritzan kooperatibagintza, interkooperazioa eta enpresa solidarioak indartzera zuzenduta, Coopera Mais Brasil ekimenak hainbat erakunde publikoren eta gizarte zibileko erakunderen parte-hartzea du eta hoien artean  MST “Lurrik gabeko nekarien mugimendua”.

Itziar Aranburu eta Julio Martinez,  Brasilen MSTko kooperatibekin batera lanean ari diren Mundukideko kooperanteek  honako laburpena egiten dute:

“MST-ko kooperatibetako ordezkariek,  mugimenduko kooperatiben erronkak eta MST-ko lerro politikoak aurkezteko erabili dute topaketa. Besteak beste, agroekologiaren eta emakumearen garrantzia nekazaritzan baita ingurumenaren errespetuaren garrantzia. Agroekologiaren dibertsifikazio plana aurkeztu dute, elikagai osasungarrien ekoizpena MST-ko asentamentu eta akanpamentuetako  eredu izan dadin.

Kooperatibagintza pobreziatik ateratzeko alternatiba gisa nabarmendu dute, erakundeen arteko inter kooperazioaren garrantzia azpimarratuz. Kapitalismoari herriak eman beharreko erantzuna kooperatiba ereduan oinarritu behar dela argi utzi dute MST-ko kideak, reforma agrariaren borrokan irmo eutsiz.

Horrez gain, MST-aren 40 urteak ospatzen diren urte honetan, apirilaren 23 gauean,  VII. Kongresuaren  aurkezpena egiteko aprobetxatu dute.

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden