“NAHAR” film laburrak irabazi du Mundukide Saria
2023 urtarrila 30
Huhezinema, euskarazko film laburren 16. edizioan 84 ikus-entzunezko jaso ondoren eta 32 lan finalera pasatu ondoren, NAHAR film laburra izan da Mundukide Sariaren irabazlea. Iraia Irazusta eta Beñat Goiak, urtarrilaren 27an Aretxabaletako Arkupe aretora gerturatutako txaloak eta 700 eurotako saria eraman zuten etxera.
MUNDUKIDE SARIA
Mundukide saria, hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onenak irabazten du.
Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da, “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen.
NAHAR
Bi lagunen arteko elkarrizketa baten bidez eta ekialde hurbileko errefuxiatuen krisia ardatz hartuta, munduaren desonereken inguruko hausarketara bultzatzen du Nahar dokumentalak.
Horretarako pertsona orok beharrezkoa lukeen otordu duina izateko eskubidearen beharra azpimarratuko dute mahai baten inguruan bildu diren protagonistek.
Bizipen pertsonaletatik abiatuta, egungo munduaren gaineko ikuspuntua azalduko dute.
Zuzendariak: Iraia Irazusta y Beñat Goia
ZUZENDARIEKIN ELKARRIZKETA
Zoionak Iraia eta Beñat sari honegatik eta Naharren esperientzia sentsibilitate eta dotorezia ikarragarriz aurkeztearren.
- Nolatan sortu zitzaizuen NAHAR filma egiteko ideia?
NAHAR dokumentala Iraia eta bion Gradu Bukaerako Lana izan zen. Hasieratik lana problematika sozial baten inguruan egin nahi genuela argi izan genuen. Zaporeak elkartearekin jarri ginen harremanetan, elkarte honek pertsona errefuxiatuei otordu duin bat eskuratzea du helburu, Euskal Herriko bolondres sare zabal bati esker.
Dokumentalaren ideia Kabir eta Eugenioren istorioa ezagutu ostean etorri zitzaigun. Zaporeak Atenasen zuen sukaldean 2018an ezagutu zuten elkar Iruñeako bolondresak eta Afganiar errefuxiatuak. Azken honek Europara etortzeko aukera izan zuen eta gaur egun Irunen bizi da. Biekin jarri ginen harremanetan gure dokumentalean parte hartzea proposatuz, eta biek baiezkoa eman ziguten. Pare bat urte zeramatzaten elkar ikusi gabe eta guk berriz elkartu genituen bazkari baten aitzakiarekin. Haien elkartzea izan zen gure dokumentala, bazkal aurreko erosketa, bazkaria eta bazkal ostea. Janariaren inguruan elkartu, bizitzaren inguruan hausnartu eta elkarrekin bizitako uneak gogoratzeko.
- Justizia soziala eta giza-eskubideak aldarrikatu nahi ditu Mundukide Sariak eta Nahar filmak zer aldarrikatu nahi du?
Gizaki guztion oinarrizko bizi-eskubideen urraketa salatu nahi du dokumentalak. Ikuslea munduan zehar gertatzen diren injustiziez ohartaraztea eta horrela ahal den eñean hausnartzera bultzatzea.
Dokumental honek janaria ardatz hartu den arrean, lan guztian zehar hainbat eskubideri buruz hitz egiten da eta aipatzen diren urratzen diren giza-eskubide guztiak salatzea du helburu.
- Nola moldatu ziren bi protagonistak grabaketetan, erreza izan zen?
Egia esan biak ederki moldatu zirela grabaketaren egunean. Aurrelanketa handi bat egin genuen, giro lasai eta eroso bat sortzeko, protagonistak kamara eta mikroetaz ahaztea zen gure helburua, momentuaz gozatzeko aukera izateko.
Hala ere oreka bat bilatu behar izan genuen haien arteko elkarrizketa naturala izateko eta aldi berean transmititu nahi genituen mezuak jaso ahal izateko:
Zaporeak elkartea balorean jarri, gaur egun bizi dugun biolentzia eta desoreka salatzea eta janari duinaren balorea aldarrikatzea.
Biei gidoi txiki bat eman genien dokumentalaren jarraikortasuna bermatzeko, hala ere askatasun guztia izan zuten nahi zuten gai guztiez hitz egin eta eztabaidatzeko. Grabaketa luzea izan arren asko disfrutatu genuen guztiok eta oso pozik geratu ginen emaitzarekin.
- Zerk suposatzen du zuentzat Mundukide saria irabazteak?
Guretzat poztasun handia suposatzen du sari honek. Alde batetik egindako lanak nolabaiteko errekonozimendua duela jakiteak beti suposatzen duelako poztasuna egilearentzat, eta bestetik, hau irabazteak lana gehiago zabaltzea ekarriko duelako.
- Baduzue proiektu berririk?
Oraintxe bertan bakoitza bere aldetik dabil, lanak, ikasketak… Hala ere Mundukide saria irabazteak motibazio handia eman digu bioi dokumentala zabaltzen jarraitzeko. Eta ziur gaude etorkizunean proiektu berriak etorriko direla!
- Beste zerbait gehitu nahi baduzue…..
Eskerrak eman nahi genizkioke Mundukideri Huhezinema bezalako jaialdi batean horrelako sariak emateagatik, beraien sariari esker justizia soziala eta giza-eskubideei jaialdian bestelako garrantzia bat hartzen dutelako eta horrela ikuslea ere gaiak entzutean hausnartzera bultzatu dezakeelako.