Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Planifikazio estrategikoa 2018-2021

2018 May 9

2017ko azken hiru hilabeteetan, 2018-2021 epealdirako bideragarritasun estrategikoa lantzen aritu da Mundukide. Prozesua oso partehartzailea izan da eta makina bat lantaldean inplikatutako jendea; kooperatibetako ordezkariak, boluntarioak eta beste hainbat eragile.

Prozesuaren emaitza 2021. urteari buruzko bisioan laburbiltzen da:
Ilusionatutako pertsonak, gure lankidetza multiplikatuz gizartea eraldatzeko.

Pertsonak. Arizmendiarrietak zioen bezala, eraldatzeko helburua duten pertsonak, eta ez begira geldituko direnak. Norberaren burua eta ingurua eraldatzeko gai diren pertsonak. Urrutiko herrialdeetan esperientziak partekatzeko eta bertakoengandik ikasteko prest dauden pertsonak. Baita, Euskal Herrian, erakundearen gestio lanetan lagunduko diguten boluntarioak.
Azken finean, norberaren lana elkarbanatuaz behar handiagoak dituzten pertsonei aukerak eskaintzeko prest dauden pertsona ilusionatuak.

Kontsultatu hemen 2018-2021 plan estrategikoa

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.