Erabat mingarria da ikustea Mundukidek lan egiten duen Rio Grande do Suleko estatu-kooperatibetako batzuk ur azpian geratu direla apirila eta maiatza bitartean izandako uholde handien ondorioz.
MST mugimenduak ohar batean adierazi duenez, “nahiz eta jatorrizko lekuetara itzuli diren familien ehuneko bat egon, beste familia batzuek ez dute itzuli nahi, beren errealitatea errefuxiatu klimatiko gisa onartuz, uholdeen errepikapenaz jabetuta”.2023ko irailaz geroztik, hiru uholde izan dira eskualdean. Izan ere, aurtengo martxoan Arrozaren Uztaren Jai Agroekologikoa bertan behera utzi zen, larrialdi klimatikoak agroekologian dituen eraginei buruzko eztabaida-ziklo bati bide emanez.
Uzta, ohiko nekazal garaian egin ez zena, orain egin beharko litzateke. Rio Grande do Sulen eman den historiako hondamendi klimatiko handienekotzat jo dute.
Arrozaren, barazkien, fruten, abeltzaintzaren eta hegaztien ekoizpen-kateari lotutako MSTren galerak batuta, 64 milioi dolarrekoa da.
Informazio zabalagoa: