Beste plataforma batzuekin batera, Mundukide Fundazioa Work 4 Progress programako partaide da. La Caixa fundazioaren gizarte-ekintzako nazioarteko programa horrek enplegua sustatu nahi du Mozambikeko gazteen eta emakumeen artean.
Duela 2 urte pasatxo jarri zen abian Work4progress programa. Garapenerako ikuspegi berria proposatzen du, eta, ingurune geografiko eta sektore jakinetara bideratutako berrikuntza irekiko plataformen bidez, kalitatezko enplegua eta berrikuntza sustatzen ditu egoera ahulean dauden emakume eta gazteentzat. Eraginkortasuna eta iraunkortasuna areagotzeko helburuarekin, etengabeko monitorizazio- eta ebaluazio-prozesu berriak jarri dira martxan, programa leku bakoitzeko egoerara denbora errealean egokitzea ahalbidetzeko.
Work 4 Progress programak biztanle-talde jakin batzuk ditu xede: prestakuntzarik gabeko nekazaritza-eremuko biztanleak, bigarren hezkuntzako ikasketak dituzten nekazaritza-eremuetako eta hiriguneetako biztanleak, prestakuntza teknikoa duten gazte profesionalak eta prestakuntzarik gabeko gazteak (lehen enplegua). Hiru etapatan (entzutea, elkarrekin sortzea eta prototipoa egitea), helburua da ideia berriak mahairatzea, ezagutza sortu eta partekatzea, baliabide berriak lortzea eta eredua beste ingurune batzuetan errepikatzeko dokumentu bat sortzea.
Ayuda en Acción erakundea buru duen eragile-plataforma batek darama aurrera programa, Cabo Delgado probintzian. Mundukide da partaideetako bat, Adel-Cabo Delgado, Essor, FUNDE/A Politécnica eta Technoserve erakundeekin batera. Erakunde-sare horren laguntzarekin, programak aukera ematen du enpresak sortzea eta herrialde horietan baztertuta dauden taldeen laneratzea sustatzeko.
Informazio gehiago Work 4 Progress webgunean.