Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

X. LASTERKETA SOLIDARIOAN, ELKARTSUNA ETA LANKIDETZA

2025 urria 20

Atzo goizean ospatutako X.Mundukideko Lasterekta Solidarioak emandako sentsazioak,  bertan egon ginenak bizi izan ahal genituen soilik, magikoa izan zen.

Baina laburpen gisa, Eroskiko x3 lasterketan parte hartu zuten neskek gaur goizean bidali dizkiguten mezua erabili daiteke:

“Atzoko Mundukideko Korrika Solidariua mundiala izen zan! Lenengo aldixa zan parte hartzen gauela  eta izugarri gustau jakun esperientzia. Plazer bat izen zan parte hartzia, pilla bat disfrutau gauen.

 Dana ezin hobeto antolatuta egon zan, oso oso giro ona jentian artian, jarrera oso onak, poztazuna, eta zelan ez, elkartasuna. Benetan, ZORIONAK antolakuntza guztiagatik, eta ESKERRIK ASKO atzo oparitutako goixagatik.

 Datorren urtian, berriz parte hartzia espero dou.”

Eroskiko kideek mezuan baloratzen dutena eta antolakuntzatik  gauzatu nahi genuenak bat egiten du.

Hain zuren ere, Mundukidetik uste dugu, mezuan aipatzen dituen jarrera onak, poztasuna eta elkaratsuna direla bizi ditugun garai ezegonkor eta ilun hauetan bereziki gure artean eta mugaz bestaldeko herrialdeekin ere praktikan jartzekoak.

Eta horixe da Mundukideren funtsa atzerriko lankidetzan ere, LANA oinarri hartuta, jarrera egokiak, elkartasun ekintzak bultzatzea.  Inoren menpekotasunik gabe, bizitza duin bat egin ahal izateko bitartekoak lortzeko komunitateei aukerak eskaintzea.

PARTAIDETZA INOIZ BAINO HANDIAGOA

Gazteen lasterketan 44 gaztek hartu zuten parte. Oinezkoetan 220 pertsonak eta X3 lasterketan  56 taldek . 432 pertsona guztira.

ANTOLAKUNTZA ETA BABESLETZA

Aurtengo antolakuntzan, Ikerlan, Athlon eta Ulma kooperatiben laguntza izan du Mundukidek. Dortsal banaketa, eguneko muntaia, sari banaketa, zozketa, eta ikusten ez diren beste makina bat lani erantzunez ibili dira 15 boluntariotik gora.

Aurten, 2 urte antolakuntzan egin ondoren Ikerlan kooperatibak, Copreciri pasatu dio lekukoa datozen 2 urtetarako.

MLSrako oinarrizko eta urteroko babesleak izan direnak: Konfekoop, Eroski, Dikar, Auzolan, Orbea, Laboral Kutxa, RPK,  Arteaga, 19.90 Gastroteka, Arrasateko athletismo taldea, Aretxabaletako Udala eta Etxaluze baserria. Eskerrik asko bidelagun izateagatik.  Baina Harreman dendari ere, kafe, txokolate eta pastelekin goiza goxatzearren.

 

X3 LASTERKETAKO GARAILEAK

Emakumezkoen kategorian, Fagor Electronicako taldeak eskuratu du garaipena, Mónica Vaz, Sara Fermín eta Eneritz Oruna izan direlarik irabazle, 34 minututik beherako denborarekin. Eroski S.Coop.-eko hirukoteak lortu du bigarren postua eta Emun-eko langileek osatutako taldeak hirugarrena.

Gizonezkoen kategorian, Orbeako taldeak lortu zuten garaipena, Aider López de Chavarri, Pablo Trujillo eta Mikel Rodríguez izan direlarik azkarrenak, 25 minutuko denborarekin. Bigarren izan da Copreci S.Coop.-eko taldea eta hirugarren, Orbik Cybersecurity-ren ordezkariena.

Hirukote mistoen kategorian, Athlon Koop Elkartea izan zen azkarrena, Jon Martin, Oihane Sarasketa eta Julen Aranbarri kide dituen taldearekin. Bigarren postua Orbea-rentzat izan da eta hirugarrena Ulma Architectural Solutions-ek eskuratu du.

Ikusi hemen klasifikazio guztiak;

https://www.kronoak.com/live/2025/Mundukideko%20Lasterketa%20Solidarioa/

Markel Rodriguez (24:54) eta Elene Kortabarria (34:47) izan ziren gazteen artean 6kmtan garaileak.

Haur gazte klasifikazioak                      

AIPAMEN BEREZIAK

X. edizioan aipamen bereziak egiteko aprobetxatu du Mundukidek.

Ederlan kooperatibari, 10 ediziotan parte hartu izanagatik, Copreci kooperatibari domina gehien irabazi izanagatik, Fagor Electronicari, lankide talde handienarekin parte hartu izanagatik eta Athloni antolakuntza taldean 10 urte egiteagatik.

MUNDUKIDEKO ZUZENDARITZA ALDAKETA

13  urtetan Mundukideko zuzendaria izan den Josu Urrutia Beristainek ekimen berezi hau aprobetxatu nahi izan zuen bere agurra egiteko eta aurrerantzean zuzendaritza hartuko duen Itsaso Erretolatzari ongi etorria emateko.

BAZKIDE EGITEKO AUKERA

Dorsalaren atzekaldean QRaren bitartez Mundukideko bazkide egiteko aukera eman zaie MLSko partehartzaile guztiek. Munduak behar gaitu lelopean, partikularren arteko bazkidetza indartzen jarraitu nahi da aurrerantzean erronka berriei aurre egiteko. EGIN ZAITEZ BAZKIDE

 

Ikusi hemen argazki guztiak

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden