Mundukide Saria 2025 HUHEZINEMA
Urtero bezala, aurten ere Mundukide Saria banatuko da 18.Huehezinema film laburren jaialdian.
MUNDUKIDE SARIAK aurkeztutako film laburren artean, gaur egun munduan dugun lekuaz hausnartzera gonbidatzen gaituztenetan onena sarituko du.
Mundukideren lana munduan elkarrekin bizi garen pertsona guztiekiko elkartasunetik abiatzen da, izan ere horixe da, behar handiagoa dutenekin elkarlanean aritzeko bulkadaren jatorria. Baina guztiontzako giza eskubideak hezur haragitze aldera, beste herrialde batzuetan eragiten dugunaz gain, gure jatorrizko herrialdeetan egiten dugunak ere garrantzia bizia du.
Euskaldun eta europar gisa, munduko zortzi mila milioi pertsonen artean zer leku dugu guk? Aberastasuna, boterea, ekonomia, kultura, burujabetza edo eta karbono isuriak eta klima aldaketari dagokionean, zer egiten dugu? Zer ez dugu egiten? Egiten dugunak eta ez dugunak zer eragin du munduko beste biztanleengan? Nola egiten diogu mesede edo kalte guztiontzako giza eskubideak gauzatzeari?
Begirada mundu zabalera jasotzen hobekien laguntzen digun film laburrak 700€-ko saria izango du.
2025 MUNDUKIDE SARIAREN OINARRIAK
1. Parte hartuko duten lanak: Sail Ofizialera edo Ikasleen Sailera aurkeztu diren lanak izango dira hautagai sari hau irabazteko. Horrenbestez, sari honetarako hautagai diren film laburrek bete eta onartu beharko dituzte dagokien saileko oinarriak.
2. Lanak jasotzeko epea: 2024ko urriaren 17an irekiko da filmak jasotzeko epea, eta 2024ko azaroaren 17ra arte (23:59) irekita egongo da. Beranduago heltzen diren lanak ez dira onartuko.
3. Saria: 700€ (Epaimahai ofizialak emango du, Mundukideko kide batekin elkarlanean).
Oharra: lan batek sari bat baino gehiago jaso ahal izango ditu.
4. Eskubideak: Jasotako lanen proiekzioak egiteko eskubidea izango du Huhezinema jaialdiak. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa publikoko eta sustapen muntaiak egin ahal izango dira, on-line edo off-line, helburu komertzialik gabe. Egileei aldez aurretik proiekzio horien berri emango zaie.
5. Jasotako lan guztien artean, Aukeraketa Batzordeak hautaketa bat egingo du, eta hautatutako lan horien artean, sari honen irabazlea Aretxabaletako Arkupe kultur etxeko zineman proiektatuko da.
6. Oinarrien onarpena: Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.
7. Epaimahai Ofiziala: Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko dute.
8. Irakurri ezin diren lanak edo kaltetutako artxiboak jasoz gero, ez ditugu kontuan hartuko hautaketarako. Egilearen ardura da ziurtatzea bidaltako artxiboak egoera onean daudela.
9. Antolakuntza 2024ko abenduaren 19a baino lehenago harremanetan jarriko da jaialdian parte hartzeko hautatuak izan diren hautagaiekin, eta hautatuen zerrenda 2024ko abenduaren 31 baino lehen argitaratuko da.
IZEN-EMATEA
Bideoklipak Huhezinema jaialdian aurkezteko bete izen-emate orria eta bertan txertatu zure bideoklipa ikusteko Vimeo edo Youtube esteka eta beharrezko pasahitzak. Bideoklipa hautatua izanez gero, jaialdian proiektatzeko DCP kopia edo kalitate handiko artxibo digitala eskatuko da.
Sarituak egunean bertan jakinaraziko dira, beraz, eskertuko genuke hautatutako bideoklipen egileak sari-banaketan egotea (urtarrilaren 24an).
DATUEN BABESA
Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren arabera, HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEAK, tratamenduaren arduradun bezala, jakinarazten du emandako datu pertsonalak HUHEZINEMA jaialdiko inskripzioa eta parte-hartzea kudeatzeko tratatuko direla. HUHEZINEMAn izena emateak lehiaketan parte hartzea dakar eta, beraz, irabazle suertatzen den bideoklipa antolakuntzaren komunikazio-tresnetan emitituko dela jakinarazten da. Datuak bildu ziren helburua betetzeko eta sor daitezkeen erantzukizunak zehazteko behar-beharrezkoa den epean gordeko dira. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu ditzakezu, baita beste eskubide batzuk erabili ere dpo.huhezi@mondragon.edu helbidean, datuak babesteko informazio gehigarriarekin batera www.mondragon.edu/eu/pribatutasun-politika helbidean azaltzen den bezala.
IRUDI ESKUBIDEAK HUHEZINEMA
HUHEZINEMA jaialdian parte hartzen duten egileak eta irabazleak baimena ematen dute ekitaldian ateratzen diren argazkiak eta bideoak publiko egiteko.
18.HUHEZINEMA ekitaldi nagusian, sarituak baimena ematen dute, bertan ateratzen diren argazki eta bideoak komunikabideetan zabaltzeko. Parte-hartzaile guztiek, aurrez aurreko jardueretan, beraien irudia sustapen-helburuetarako erabiltzea baimentzen dute.
Erakundeak ez du bere gain hartuko aurkeztutako lanek egile-eskubideen arloan izan ditzaketen arau-hausteen gaineko erantzukizunik. Era berean, egile-eskubidepean dagoen musikaren erabilera deskalifikatzeko arrazoitzat hartuko da.
Bideokliparen zuzendariak (ekoizlea ere badela ulertzen da) konpromisoa hartzen du lehiaketarako obra ustiatzeko eskubide guztiak lortzeko, bai eta egileen (gidoilaria eta musikariak, egonez gero) eskubideak lagatzeko eta interpreteen irudi-eskubideak lagatzeko ere. Horrela, bideokliparen gaineko eskubide guztien jabetza bermatzen da.
HARREMANETARAKO:
Telefonoa: 943 71 31 40
E-maila: huhezinema@mondragon.edu