Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Proiektu koordinatzailea Kolombian

Argitaratua: 2022 azaroa 3

Pertsona baten bila gabiltza Kolonbiako lan taldean parte hartzeko eta bertako pertsonekin elkarlanean programaren helburuak koordinatzeko.

Programaren helburuak, bertako gizarte-erakundeekin batera birziklatzaileen kolektiboaren antolaketa sozioekonomia indartzen laguntzea eta bestalde, emakume nekazarien bizitza hobetzea dira.

Egitekoak

  • Mundukideren ekintzaren buru izatea Kolonbian.
  • Birziklatzaileen elkarteak indartzen laguntzea, Kolonbiako hego-mendebaldean eta Bogotan.
  • Pasto nekazari indigenen ekoizpenaren eta merkaturatzearen antolaketa hobetzea.
  • Beharrezko baliabideen definizioan parte hartzea eta horien kudeaketa egokia egitea.
  • Proiektuetan parte hartzen duten pertsonak gaitzeko prestakuntza-programak ezartzea.
  • Mundukide ordezkatzea hirugarrenen aurrean.

Eskakizunak

  •  Unibertsitateko titulua.
  • Enpresan esperientzia, filosofia kooperatiboarekiko sentsibilitatea.
  • Taldeen kudeaketako trebetasunak.
  • Nazioarteko inguruneetan izandako esperientziak baloratuko dira.
  • Hizkuntzak: Gaztelania eta euskararen ezagutzak baloratuko dira.
  • Enpatia.
  • Dinamismo eta erabakitasun gaitasunak.
  • Eredugarritasuna.
  • Laguntzaileen garapena sustatzea.
  • Balioak berdintasunean eta ekitatean.

Zer eskaintzen dizugu

  • 2 urterako konpromisoa
  • Lan baldintzak Mundukide taulen araberakoak.
  • Lana egingo den lekua: Kolonbia.
  • 2023ko urtarrilean lanean hasteko.
  • 1. Zure curriculuma

  • Accepted file types: pdf, doc, docx.
    PDF, doc edo docx fitxategia, gehienez 2 MB-ko tamainarekin.
  • 2. Zure datuak

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.