Proiektu koordinatzailea Kolonbian
Argitaratua: 2022 azaroa 3
Pertsona baten bila gabiltza Kolonbiako lan taldean parte hartzeko eta bertako pertsonekin elkarlanean programaren helburuak koordinatzeko.
Programaren helburuak, bertako gizarte-erakundeekin batera birziklatzaileen kolektiboaren antolaketa sozioekonomia indartzen laguntzea eta bestalde, emakume nekazarien bizitza hobetzea dira.
Egitekoak
- Mundukideren ekintzaren buru izatea Kolonbian.
- Birziklatzaileen elkarteak indartzen laguntzea, Kolonbiako hego-mendebaldean eta Bogotan.
- Pasto nekazari indigenen ekoizpenaren eta merkaturatzearen antolaketa hobetzea.
- Beharrezko baliabideen definizioan parte hartzea eta horien kudeaketa egokia egitea.
- Beste erakunde batzuekin elkarlanak sustatzea
- Datuen bilketa kudeatu eta txostenak idaztea
- Toki-erakundeekiko harreman instituzionalez arduratzea eta Mundukide ordezkatzea hirugarrenen aurrean.
- Fundazioaren beste eginkizun orokorretan laguntzea.
Eskakizunak
- Unibertsitateko titulua.
- Enpresan esperientzia, filosofia kooperatiboarekiko sentsibilitatea.
- Taldeen kudeaketako trebetasunak.
- Nazioarteko inguruneetan izandako esperientziak baloratuko dira.
- Hizkuntzak: Gaztelania eta euskararen ezagutzak baloratuko dira.
- Enpatia.
- Dinamismo eta erabakitasun gaitasunak.
- Eredugarritasuna.
- Laguntzaileen garapena sustatzea.
- Balioak berdintasunean eta ekitatean.
Zer eskaintzen dizugu
- 3 urtetarako kontratua Mundukideko taulen araberako lan baldintzetan.
- Lantokia: PASTO (Nariño) Kolonbia
- Mundukide berdintasunarekin konprometituako erakundea da, eta eskaera guztiak ongietorriak izango dira lan@mundukide.org helbidean.