Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Euskal Herria

Sentsibilizazioa

Gure jarduera garatzeko moduak balio kooperatiboen biziberritzea dakar, Mundukideren nortasunaren ezaugarri nagusietako bat baitira. Horregatik, gure proiektuak elkartasun arduratsua, interkooperazioa eta gizarte-eraldaketa ardatz hartuta bultzatzen ditugu, pertsonen konpromisotik abiatuta, gizarte bidezkoago, berdintsuago eta komunitateari estuki lotutako bat eraikitzeko helburuarekin. Helburu horrekin, kooperatibekin, enpresekin eta bestelako erakundeekin elkarlanean aritzen gara ekintza eta jardueren eragina handitzeko plataforma bateratuak artikulatzen, gizarte-eraldaketa erreal eta iraunkorraren ikuspegitik.

Huhezinema

Huhezinemaren Mundukide Sariaren 18. edizioa hutsik geratu da, jasotako lanen zinema-kalitatea bikaina izanda ere, ez baitzuten eskatutako gaia lantzen. Mundukide Sariak gaur egungo munduan dugun lekuaz hausnartzera gonbidatzen gaituzten lanak aitortu nahi ditu. Europar gisa, zer rol jokatzen 16 dugu planetan bizi garen zortzi mila milioi pertsonen artean? Aberastasunari, botereari, ekonomiari, kulturari, subiranotasunari edo ingurumen-inpaktuari dagokionez, zer egiten ari gara eta zer ez dugu egiten? Zer ondorio dituzte gure ekintzek edo ekintza ezak munduko gainerako herrialdeetan? Nola laguntzen edo oztopatzen ditugu guztiontzako garapena eta giza eskubideak? Mundukide Saria, gure mugetatik haratago begiratzeko, geure burua zintzotasunez zalantzan jartzeko eta pertsona guztientzat mundu bidezkoago, solidarioagoa eta jasangarriagoa eraikitzera mugituko gaituzten istorioak kontatzeko gonbidapena da. Datorren urtean ikus-entzunezko sortzaileekin batera mundu ikuspegi zabal bat sustatzeko aukera bila lanean jarraituko dugu.

 lX. Mundukide Lasterketa Solidarioa

Urriaren 20an ospatutako ‘IX. Mundukide Lasterketa Solidarioa’n 287 partaidek eman zuten elkartasunaren aldeko pausoa. 46 talde aritu ziren ‘x3’ lasterketan, eta 121 lagunek zirkuitu ibiltariaz gozatu zuten. Horrez gain, 28 gaztetxo lehiatu ziren gazte kategoriatan. Antolakuntzari dagokionez, Fagor Elektronika, Ikerlan, eta Athlon kooperatiben laguntza izan genuen. Ekimenaren kolaboratzaileak Laboral Kutxa, Arteaga Landetxea, Orbea, Columbus, Gastroteka19.90, WCloc, Eroski, Arrasate Athletiko Taldea, Aretxabaletako udala, Konfekoop eta Ausolan izan ziren. Erakunde eta pertsona guzti hauei esker antolatu zen KLS ekimen solidarioa.

Munduari begirada bat

Ikasturtean zehar, Mundukide lankidetzan aritu da Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza eta Ingeniaritza fakultateekin. Enpresagintzan, lehen mailako 120 ikaslek mundu globalarekin lotutako gaiak landu zituzten hiru saiotan. Ingeniaritzan, bigarren mailako 25 ikaslek hautazko ikasgai batean parte hartu zuten, non mundu mailako datu eta estatistikak baliatuz, ekonomia, migrazioa eta osasuna bezalako gaiak landu zituzten. Hedabideak Gure gizartean pobreziaren bidegabekeria eta lankidetzaren balioa aldarrikatzeko asmoz 22 komunikabidetan 71 artikulu argitaratu dira eta irrati-telebistatan 20 elkarrizketa egin dira. Horretaz gain albiste buletina zabaldu dugu, hilero 1.687 pertsona eta 37 erakundek jaso dutena. Buletina jasotzeko www.mundukide.org helbidean duzu izena emateko aukera.

Hitzaldiak

Programen, munduaren egoeraren eta lankidetzaren berri emateko hainbat hitzaldi eman ditugu: Arrasateko Arizmendi ikastolan, Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxean, Arrasateko Harreman GGKEan eta Goienagusi elkartean, Iruñako UPNAko Agronomoetan, Mondragon Unibertsitateko hainbat graduetan, Eskoriatzako Olazar elkartean eta Oñatiko kultur etxean.

Hitzaldietako gaiak:

• MUNDUAREN EGOERA, GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK ETA ERANTZUKIZUN PERTSONALA.

• MOZAMBIKE IPARRALDEAN POBREZIA GAINDITZEKO NEKAZAL GARAPENERAKO AUKERAK SORTZEN.

• AFRIKA-EUROPA: ALDAKETA KLIMATIKOAREN NOR-NORI-NORK.

• NOLA ERAGITEN DU ZURE LAGUNTZAK MUNDUKIDE- KO PROGRAMETAN?

• BRASILGO MST ETA MUNDUKIDEREN ARTEKO LANKIDETZAREN OINARRIAK.

Hitzaldi bat antolatzeko, 613406924 telefonoan jar zaitezke gurekin harremanetan.

Datuen urtea 2024. Informazio gehiago behar baduzu, sar zaitezke txostenak eta argitalpenak

Egin dohaintza bat eta lagun iezaguzu lanean jarraitzen.

Egin dohaintza orain

Ezagutu non gehiago ari garen lanean.

Informazio gehiago

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden