Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Lankidetza Mozambikeko landa-eremuen garapena sustatzeko

9 October 2025

Lau urterako lankidetza hitzarmen berria sinatu dute hiru eragileek, Mozambikeko landa-eremuen garapena sustatzeko.

 

Udalak urteko 20.000 euroko ekarpena egingo dio fundazioari. lau urtez jarraian, guztira 80.000 euroko laguntza zuzena izanik.

Arrasateko Udalak, Harreman gobernuz kanpoko erakundeak eta Mundukide Fundazioak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Mozambikeko iparraldean —Niassa eta Cabo Delgado probintzietan— gauzatzen ari den garapen sozioekonomikorako programari babesa emateko 2025-2028 aldian. Hitzarmenaren bidez, Udalak urteko 20.000 euroko ekarpena egingo dio fundazioari, lau urtez jarraian, guztira 80.000 euroko laguntza zuzena izanik. “Modu honetan, finantziazio partida handituko du Udalak”, azaldu du Udal Gobernuak.

Hitzarmen horrek 2019an hasitako lankidetza sendotzen duela nabarmendu dute eta Arrasateko Udalak “nazioarteko lankidetzan eta garapen solidarioan duen konpromisoa berresten duela” gaineratu.

Maider Morras alkateak azaldu du “eredugarria” dela Mundukideren eta Harremanen lana. “Pozgarria da gure ekarpenak Mozambikeko komunitateen garapenari eta autogestioari laguntzea. Elkartasun balioak bultzatuz garatzen dira proiektu horiek, komunitate oso baten garapena bermatuz. Arrasateko beste hainbat gobernuz kanpoko erakundek lanean dihardute garapenerako lankidetzan eta lan hori aitortzea garrantzitsua da”.

Mundukide Fundazioko ordezkari Enara Ruiz de Eginok, bestalde, adierazi du Harreman eta Udala baina, oro har, Arrasateko herria, bidelagun onak izan direla urte hauetan guztietan. “Elkarlan horri esker, Mozambikeko familien ekonomian eragin nabarmena izaten ari da gure programa. Kontuan izan behar da gehienek urtean 200 euro inguruko diru-sarrerak besterik ez dituztela”, gehitu du.

Mundukideko programak teknika eta labore berriak lantzeko aukera ematen die nekazariei. Urtero 15.000 familia inguruk hartzen dute parte hor eta azken urtean euren ohiko laboreez gain, labore eta teknika berri batzuekin beste 5.000 hektarea landu dituzte, “bi milioi eta erdi euroko diru-sarrera gehigarriak lortuz”.

Harremaneko kide Javi Muniainek oso albiste positibotzat jo du hitzarmena. “Horrelako ekintzak funtsezkoak dira garapen bidean dauden herrialdeen aurrerapenerako, Mozambike kasu, baita lankidetza proiektuetarako ere, oro har”.

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden