Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Giza garapen eskasenetarikoa duen herrialdeetako bat da Mozambike

12 November 2025

Mundukidek hogei urte pasa darama Mozambike iparraldeko nekazari-familiekin elkarlanean.

Mozambike munduan giza garapen eskasen duten herrialdeetako bat da. Txirotasuna, sakona eta orokortua da. Gehiengoa nekazaritzatik bizi da, lan guztia eskuz egiten da eta oso etekin apala dute. Iparraldean, Programak lan egiten dueneko Niassa eta Cabo Delgado probintziatan, nekazari familiek lortzen duten uztaren urteko balioa 300 bat eurotakoa besterik ez da. Programaren helburua nekazal familiek euren lanari etekin hobea atera, eta diru-sarrerak, bizi-baldintzak eta burujabetza hobeagotzea da. Horretarako merkatu, produktu eta teknika berriak bilatzen dira, laguntza teknikoa eta inputak jartzen dira familien eskura, eta erosleekin harremanak sortzen dira. Programak hainbat merkatu-produktu-teknika aukera ezberdinen ekoizpen-salmenta prozesu guztia laguntzen du. Nekazal familia bakoitzak erabakitzen du uneoro zer labore egin, zer teknika erabili, zenbateko lur saila erabili, zenbateko inbertsioa egin edo eta uzta noiz eta nori saldu. Eta programa nekazarien aukeretara egokitzen da. Nekazari askok lagungarrien zaiela erabaki duten bideak zabalduz, interes gutxi sortu duten bideak utzi eta etengabe bide berriak bilatuz. Programaren muina aukera berriak aurkitu eta eskaintzea da, baina nekazariena dira erabakia, lana eta irabazia. Azkenik, aipagarria da programa erabat dagoela lekuko gizartean txertatuta: lantalde osoa landa eremuan, nekazarien ondoan bizi da, langile-taldearen %90 mozambikarra da eta lan guztia lekuko nekazari elkarte, erosle, hornitzaile, garraiolari eta erakunde publikoekin elkarlanean egiten da. Eta modu honetan. Nekazarien alboan egonda, epe luzeko konpromisoarekin, aukera egokiak sortu eta nekazarien erabakiei jarraituaz, urtetan zehar programan 30.000 nekazal familiatik gora parte hartu dute eta programak sustatutako aukera berriak baliatuz gaur egun urtean 6 milioi euro inguruko dirusarrera gehigarriak lortzen ari dira.

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden