Covidaren krisiak Programaren lana markatzen jarraitu du 2021ean. Urtearen lehen erdian, 512 lagunentzako egindako 4 prestakuntza saioak eta laguntzak telematikoki egin ziren. Urtearen bigarren erdiak presentzialtasunarekin hasteko balio izan zuen, bai laguntzetan, bai prestakuntzetan, nahiz eta pandemia aurreko normaltasunetik urrun egon oraindik. 2021ean aurreko urteetako lanei jarraipena eman zaie. Ceara estatuan, bost nekazaritza industria abian jartzeko prozesuarekin jarraitu dugu. MSTren merkaturatze prozesuei eman beharreko laguntza indartzeko, salmenta publikoko sistemak sendotu eta denda berriak –“Armazems do Campo”– ireki dira, Mundukideren parte hartzearekin eraikitako denda ereduari jarraituz.
Azkenik, hegoaldeko estatuetako segimendu taldeei laguntzen jarraitu dugu. Kooperatibei zuzendutako laguntza telematikoki egin da urtearen lehen erdian, eta presentzialtasun handiagoz bigarren erdian. Guztira, 5.011 bazkide biltzen dituzten 21 kooperatibari lagundu zaie.
Azkenik, urteko lorpen gisa, kooperatibak prestatzeko e-learning plataformaren ezarpena nabarmendu behar da, aurreikusita zegoen bezala. Ezarpena Josue de Castro Hezkuntza Institutuarekin (Instituto de Educaçao Josué de Castro (iejc.edu.br) egin da, eta bai plataforma bai plataforma barruko prestakuntza edukia sortu dira.
Armazens do Campo-ak
laguntzeko eta indartzeko
programa inplementatzea,
denda guztietako ekoizpen prozesuak sistematizatuz eta estandarizatuz,
ERP kudeaketa sistema bat