Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

2024. urtean gauzatutako ekintza txostena

30 July 2025

Badira 25 urte pasa, Mundukide abiatu genuela. Mundura zabaltzeak gure bizi-baldintzak hobetzeko bakarrik ez, elkarlanerako eta partekatzeko ere balio behar zuela sinetsita. Elkartasuna, justizia eta pertsona guztientzako bizitza duinarekin dugun konpromisotik abiatuta.

 

Milioika dira oraindik baldintza oso kaxkarretan lan egiten duten pertsonak. Tresnak, teknologia, merkatu edo laguntza-sareak oso apalak direnean, ahalegin handiena ere ez baita nahikoa. Horregatik, dihardugu Mundukiden, bertatik bertara, euren egunerokoa eraldatzen ari diren pertsona eta taldeekin elkarlanean. Aukera partekatu, iraunkor eta esanguratsuen sorrera sustatzen.
Horretarako merkatu berriak bilatu, teknika berriak erabili, berrinbertsioa sustatu, antolakuntza kolektiboa indartu eta tokiko ezagutzari balioa emanaz. Lana ez dadin izan etekinik gabeko sufrikarioa, ongizate eta duintasunerako bidea baizik.
2025ean, Kooperatiben Nazioarteko Urtea ospatzen dugu eta kooperatiba-eredua aldarrikatzeko aukera da: demokratikoa, erresilientea, pertsonak helburu eta sustraitzen den tokian emaitza nabarmenak ematen dituena.

2024. urteko txostenean horren adibideak aurkituko dituzue. Ahalegina eta nekea bai, baina baita itxaropena, berrikuntza eta etorkizun partekatua erakusten dituzten lanak. Eta guk bezala, garapen-eredu desberdin bat egingarri dela uste duzuen hainbeste pertsona eta erakunderi esker gauzatu direnak.
Milesker guztioi zuen konfiantza, eskuzabaltasun eta konpromisoagatik. Lankidetza berezkoa dugun ezaugarria bakarrik ez, guztiok amesten dugun mundu bidezkoagoa eraikitzeko estrategia ere bai baita.

 

 

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden