Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

“Badela beste mundu bat” kontatuko digute Ekuadorrera bidaiatu duten gazteek

29 November 2022

LABORAL Kutxak eta Mundukidek antolatutako “BADA BESTE MUNDU BAT” esperientzia truke bidaian parte hartu duten 11 gazteak, iraileko 20 egunetan Ekuadorren bizitako esperientziaren berri ematen ari dira Euskal Herriko puntu ezberdinetan.

Lehen aurkezpena azaroaren 24an egin zuten, 19: 00etan, Bilboko Xplora gunean, azaroaren 21-26 bitartean areto berean egondako argazki-erakusketarekin batera.
Ainhoa Soler, Joseba Maruri eta Aitor Barriok bisitatutako komunitateen bizitza motaren inguruko aurkezpna egin zituzten, Giza Eskubideak, antolaketa, genero ekitatea, ingurumen jasangarritasuna eta Mundukideren lankidetza bezalako gaiak oinarritzat hartuta, ekitaldira hurbildu ziren 25 gonbidatuen aurrean.
Aurkezpenari amaiera emateko, laster ikusgai izango dugun  WAO OKIYENANIS izeneko dokumentalaren trailerra aurkeztu zuten. Dokumentala  bidaian parte hartutako Ainhoa Zubizarreta gazteak egindakoa da eta laburmetraiaren protagonistak Amazoniako Waoranies emakumeak dira.
Hurrengo aurkezpenak eta erakusketak:
  • 2023ko urtarrilak 23: Txantreako liburutegia (argazki erakusketa aste osoan egongo da ikusgai)
  • 2023ko urtarrilak 13: Elgoibarko  Ikastola
  • Zarautz
  • Getaria

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden