Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Gatazka armatutik ihesi, desplazatuek 70 etxe egin dituzte MDKDren laguntzarekin

30 September 2021

Mozambikeko iparraldeko gatazka armatutik ihesi datozen 70 familiak, etxebizitzak eraiki dituzte Mundukidek kontratatutako 7 igeltseroren laguntzarekin.

Cabo Delgadoko Montepuez distrituko Mararangako kanpamentuetako hainbat familia orain hilabete ekin zioten adreiluak egiten, behin  eraikuntzarekin hasteko nahikoa adreilu sortuta zituztenean, igeltseroen aholkularitza jasotzeko prest zeuden . Igeltsero bakoitzak 10 familia izan ditu bere ardurapean eta etxeak egiteko lehengai naturalak lortzeko dituzten erraztasunagatik, aurrerantzean nahi adina etxebizitza eraikitzeko sistema egokia izan daiteke.

Etxeak egiteko eskura jarritako materiala, ura garraiatzeko bidoiak, pala pare bat eta adreiluak egiteko egurrezko molde bat izan dira. Teilatuetako estrukturak berriz banbuarekin egin dituzte kapin izeneko belarrarekin estalita. Familiak txoratzen daude beraien eskuekin eraikitako etxeekin eta Mundukide ere harro dago, kostu oso bajuarekin lortutako emaitzekin, izan ere gatazkatik ihesi datozen pertsonen bizitzak berrantolatzeko modu aproposa eta erabat jasangarria da.

Behin etxebizitza izandakoan, bizi irauteko duten aukera onena eta bakarra nekazaritza da. Desplazatu asko arrantzaleak direnez eta laborantzan esperientzia gabekoak, Mundukideren ohiko aholkularitza programaz baliatu ahal izango dira baratzak martxan jartzerako orduan.

Cabo Delgado iparraldeko probintziako herritarrek 2017 urtea geroztik bizi duten gatazka armatuaren ondorioz, biztanleen 1/3 batek etxea utzi behar izan du familiarekin batera leku seguruago batera ihes egiteko. Talde armatuek etxeak suntsitzen dizkiete, torturatu, bortxatu eta familien aurrean hiltzen dituzte gizonak, eta adingabeak errekrutatzen. Desplazatuen hiru laurdenak emakumeak eta haurrak dira eta  %90ek, 400 km baino gehiago egin ondoren, gehienak hutsetik hasita  behar dute bizitza berregiten.

Mundukidek 20 urteko ibilbidea du Cabo Delgadoko nekazariekin lanean, baina azken  urteetan, bertaratzen diren desplazatuekin ere lanean ari da bertako gobernuaren laguntza eskaerarekin bat eginez. Hasiera batean kanping dendetan eta bertako familien etxeetan babestu ziren familiak, ondoren banbu egurrekin etxeak eraikitzeko materiala garraiatzen lagundu genien, baina denbora aurrera doa eta soluzio iraunkorragoak behar dituzte.

Gaiaren inguruko informazio zabalagoa

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden