Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Eraldaketa soziala helburu MST eta Mundukideren arteko topaketa

13 November 2021

Azaroaren 7 a geroztik, Brasilgo Movimiento de Trabajadore/as sin Tierra mugimenduko 4 kooperatibetako (COOPAN, COPAVI, COPERUNIAO, CAMINHO DO SABER)  8 partaide Euskal Herrian daude, COPRECI, EDERLAN, MAIER eta ARIZMENDI IKASTOLA kooperatibekin eta Mundukiderekin buruz buru elkarlanean aritzeko.

Gehikoop programaren baitan 2 astetako agenda itxiarekin egiten ari diren bidaiaren helburua bikoitza da: Alde batetik, MSTko ordezkariek esperientzia kooperatiboa  eta kooperatiba ezbedinak ezagutzea eta bigarrena, MSTko eta programako parte aktiboa diren 4  kooperatibek  2 urtetako epealdian  modu birtualean egindako lanari jarraipena emateko dentifikatutako erronken eta interes komunen inguruko lan topaketak egitea.

Gehiekoop

Mundukidek orain 3 urte jarri zuen martxan inguruko kooperatibekin batera GEHIKOOP, Gizarte eraldaketarako hezkuntza. Programaren helburua eta ekarpena zera da: lankidetza alorrean hegoaldeko eta iparraldeko herrialdeen artean orain arte zegoen marra lausotzen lagunduko duten ikaskuntza eta eraldaketa sozialerako espazioak ahalbidetzea. Hau da, hausnarketa, ikaskuntza eta ekintzarako esperientziak ahalbidetzea, errealitate globalak eta horien toki espezifikotasunak hurbiltzeko, eraldaketa sozial kritiko eta globala bultzatzeko, Arrasateko ingurune hurbiletik harago, gizarte justuago, solidarioago eta autokudeatuagoak helburu. Orain arte, lokarri nagusiaren oinarria zera izan da: Mondragon esperientzia kooperatiboaren esperientzien, baliabideen eta jakintzaren trukea, izan ere, hori beti egon da presente Mundukideren programetan. Proposamen honen bidez, truketik harago doan pauso bat da. Helburua da ikuspegi global eta tokiko batetik lan egitea, erakunde aliatuen bisioa eta pentsamendua ekarriz, pertsonek gizartearekiko eta gure ingurunearekiko duten erantzukizuna ikuspegi global batetik sustatzeko.

 

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden