Jaialdiaren 16. edizioa, urtarrilaren 25, 26 eta 27ra aurreratuko da eta sailetan zein sarietan berrikuntzak egin dira publiko berriak inplikatzeko helburuarekin. Azaroak 29arte aurkeztu ahal izango dira lan guztiak.Mundukide saria Ikasle Saileko edo Bideoklip Saileko lan batek irabazten badu, 700€-ak osorik jasoko ditu. Film labur batek gehienez bi sari irabazteko aukera izango du. Bestalde, Mundukide saria sail ofizialeko lan batek irabazko balu, sartuta egongo dira ere hautatua izateagatik jasotako 200 euroak. Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da, “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen. Sail guztien artean Mundukide sari bakarra emango da.
Informazio zabalagoa
“YUNGAI 7020” izan zen iazko Mundukide Saria eskuratu zuen film laburra.
1970. urtean lur-jausi handi batek suntsitu zuen Andeetako Yungay hiriko (Peru) hondamendiaren irakurketa kritikoa egin nahi da film laburrak -testuinguru soziala eta historikoa aintzat hartuta-, eta, sorkuntza artistikoaren bitartez, gogoeta eragin, giza eskubideen urraketen ondorien inguruan.
Produktora: Raquel Calvo Larralde
Zuzendaritza Raquel Calvo Larralde, Elena Molina Merino
Gidoia: Raquel Calvo Larralde, Elena Molina Merino
Ekoizpena: Raquel Calvo Larralde
Argazkiak Elena Molina Merino
Edizioa: Maitane Carballo Alonso
Soinua:Aitor Pérez Amozarrain
Errodaje tokia: Yungay (Perú)
Ekoizketa urtea: 2021
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 19 min.