Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

16.Huhezinema: Mundukide sarira aurkezteko epea zabalik.

24 October 2022

Hiru sailetan aurkeztutako film laburren artean Giza Eskubideak eta Justizia Sozialaren gaiak egokien txertatuta dituen film labur onenak jasoko du Mundukide Saria. 

 

Jaialdiaren 16. edizioa,  urtarrilaren 25, 26 eta 27ra  aurreratuko da  eta sailetan zein sarietan berrikuntzak egin dira publiko berriak inplikatzeko helburuarekin. Azaroak 29arte  aurkeztu ahal izango dira lan guztiak.Mundukide saria Ikasle Saileko edo Bideoklip Saileko lan batek irabazten badu, 700€-ak osorik jasoko ditu. Film labur batek gehienez bi sari irabazteko aukera izango du. Bestalde, Mundukide saria sail ofizialeko lan batek irabazko balu, sartuta egongo dira ere hautatua izateagatik jasotako 200 euroak. Mundukideren misioa baliabideak eta ezagutza partekatuz Hegoaldeko herriekin lankidetzan jardutea da,  “hegoalde” hitza ongizate ekonomiko eta sozialetik kanpo dauden komunitate eta herrialdeak definitzeko erabiliz. Iparralde, hegoalde, mendebalde eta ekialderen arteko aldeak txikituko dituen garapen eredu baten alde egiten du apustu Mundukidek. Ikuspegi globala ardatz duen eredua: guztiok osotasunaren parte garen heinean, dagokigunaren zatiaren erantzule gara, tokiko errealitatea eta kultur aniztasuna kontuan hartuz. Pertsona guztion giza eskubideak bermatu, aberastasunaren banaketa orekatu eta bizi baldintza duinak sortzean justizia bilatzen duen eredua, hain zuzen. Sail guztien artean Mundukide sari bakarra emango da.

Informazio zabalagoa

“YUNGAI 7020”  izan zen  iazko  Mundukide Saria eskuratu zuen film laburra.

1970. urtean lur-jausi handi batek suntsitu zuen Andeetako Yungay hiriko (Peru) hondamendiaren irakurketa kritikoa egin nahi da film laburrak  -testuinguru soziala eta historikoa aintzat hartuta-, eta, sorkuntza artistikoaren bitartez, gogoeta eragin, giza eskubideen urraketen ondorien inguruan.

 

Produktora: Raquel Calvo Larralde
Zuzendaritza  Raquel Calvo Larralde, Elena Molina Merino
Gidoia: Raquel Calvo Larralde, Elena Molina Merino
Ekoizpena: Raquel Calvo Larralde
Argazkiak Elena Molina Merino
Edizioa: Maitane Carballo Alonso
Soinua:Aitor Pérez Amozarrain

Errodaje tokia: Yungay (Perú)
Ekoizketa urtea: 2021
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 19 min.

 

 

 

 

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden