Mundukide SARIAK, inpaktu sozial handiena duen proiektua saritu du: Inor atzean utzi gabe. Maria Eugenia Ortega Cueto. Diseño de encaje de prótesis modular de miembro superior para zonas en vías de desarrollo lanarekin.

Rosa Lavinen hitzak:
“Sari hau espreski munduko egoera zaurgarrienean dauden pertsonen bizimodua hobetzeko egindako lanagatik ematen da. Kanbodian, beso edo hanka galdu eta protesia behar zuten pertsonak ezagutzeak piztu zuen proiektu hau: baliabide gutxiko herrialdeetan kostu txikiko, erraz ekoizteko, bertako giro heze eta beroari egokitutako eta erosoak izango diren protesiak garatzea. Material, teknologia eta diseinu aukera ezberdinak aztertu ondoren egindako proposamen sendo honek, motibazioagatik zein lanaren kalitateagatik, saria merezi du.”
2.500€rekin saritu da Maria Eugenia Ortega Cuetoren “INOR ATZEAN UTZI GABE” TFG-TFM proiektua. Maria Eugenia, Deustuko Unibertsitako Industria Teknologien Ingeniaritzako graduko ikaslea da. Zorionak eta eskerrik beroenak egindako ekarpenagatik.