Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Kooperanteak, funtzeko zubiak garapen lankidetzan

8 September 2025

Irailak 8: Kooperantearen Nazioarteko Eguna

Mundukide garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat izanik, behar handian bizi diren gizataldeekin batera egiten dugu lan. Eta gure lanaren funtsezko elementua dira kooperanteak.Lekuan bizi eta zuzenean beharrean bizi diren gizarteekin lan egiten dute, horrek tokiko egoera eta beharrak hobeto ulertzea ahalbidetzen duelarik. Kooperanteen ekarpen nagusia elkarbizitza eta elkarlanaren bidez berrikuntza eta esperientzia trukea sustatzea da. Aldaketa prozesuak bultzatzeko ezinbestekoak baitira ikuspegi, ezagutza edo eta teknika berriak. Kooperante izatea ez da erraza, senide eta lagunak atzean utzi eta oso desberdina den errealitate batetan txertatzea erronka mardula izan ohi da. Eta behar gorria dagoen lekuetan bizimodua ez da erraza edo atsegina izan ohi. Hala ere, euren ekarpena funtsezkoa da erabat eta horregatik aitortu eta eskertu egin nahi dugu.

 Komunikabideetako elkarrizketak:

Yon Arruti Chasco_ kooperantea Ekuadorren

Natxo de Vicente Casillas_ kooperantea Brasilen

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden