Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Los jóvenes que han viajado a Ecuador de la mano de LABORAL Kutxa están en los Andes

15 September 2022

Aurreko larunbatean ekin zioten bidaiari Laboral Kutxako zozketako onuradun izandako  11 gazte euskaldunak.

Gazteak 23 eta 30 urte bitarteko eskualde ezberdinetakoak dira eta mundua ezagutzeko grinak eraman zituen maiatzean LABORAL Kutxak egindako eskaintzan izena ematera.

Irailearen 10ean hasi eta 29 an bukatuko den bidai honetan Andeetako medilerroa eta Amazonia ezagutzeko aukera izango dute Mundukideren gidaritzapean eta bertako bi elkarterekin batera, Alejandro Labaka Fundazioa eta Toisan korporazioa.

ANDEETAKO MENDIKATEKO INTAG BAILARA

Lehenengo astean  Quitotik  Andeetako mendilerrora abiatuta Intag haraneko biztanleen errealitatea ezagutzen hari dira. Ekuadorreko aberastasun biologikoko gune garrantzitsuenetako bat da Intag,  non Tumbes-Chocó- Magdalena izeneko  Eko-lehentasunezko lehorreko  bi eskualde  eta Ande Tropikalak elkartzen diren.

Bertako biztanleak duela 150-200 urte inguru finkatu ziren bailaran. Haran oso emankorra eta bioanitza da, baina gainera kobre- eta urre-erreserba garrantzitsuak ditu. Horren eraginez  1990az geroztik interes handiko gunea da  meatzaritza-enpresentzat. Ildo horretan, Intag haraneko lurraldearen % 70 metalezko meatzaritzako enpresei esleituta dago. Meatzaritzai begi onez ikusten duten biztanleak badaude ere, biztanle askok gogor egin diote meatzaritzari, alternatiba produktibo eta turistiko komunitarioen bidez, eragiten dituen ingurumen-inpaktu handiengatik: baso-soiltze masiboa, desertifikazioa, berunezko ur-iturrien kutsadura, artsenikoa, kadmioa eta espezieen balizko desagertzea, etabar..

 

LANKIDETZA KOOPERATIBOA PRAKTIKAN INTAG BAILARAN

Tokiko erakundeekin batera, ipar mugako eta Amazoniako landa erakundeen garapen sozioekonomiko jasangarria eta elkartegintza bultzatzea da Mundukideren helburua Ekuadorren. Horretarako, azken 20 urtetan Ekuadorren bizi den Yon Arruti Chasco Mundukideko kooperante donostiarra ari da bertakoekin elkarlanean.

Ahalduntze prozesuan dauden enpresa txiki horiek batez ere Intag inguruko eta Cotacachi kantoiko emakume antolatuek bultzatzen dituzte, horien jasangarritasun sozioekonomikoan 1990eko hamarkadatik gure bailara mehatxatzen ari den mega-meatzaritzaren aurkako bizi eta erresistentzia alternatiba bat bilatuz.

 

 

Toisan Korporazioarekin (Intag bailara, Cotacachi-Imbabura) 10 enpresa sozial txikiren merkataritza, enpresa eta antolamendu gaitasunak handitzera bideratutako lanerako ildoak ezarri dira, sarearen, berrikuntzaren, lehiakortasunaren, ingurumen kontserbazioaren eta emakumeen eskubideen ikuspegitik.

AMAZONIAN BARRENA

Amazonian, Waorani herriaren errealitatea ezagutzeko bertako hainbat komunitate bisitatuko dituzte. Komunitate horiek, turismoaren bidez eta beren kultura eta bizimodua partekatuz, amalurra defendatzeko eta kontserbatzeko alternatiba bat bilatzen duten bizi-proposamena ezagutuko dugu, batez ere egur- eta petrolio-jarduerek sortutako mehatxuetatik ihes egiteko.
Waorani herria Ekuadorreko 18 herri indigenetako bat da. Nazio Batuen Erakundearen arabera, duela 65 urte baino ez baitzuten zibilizazioarekin lehen harremana izan. Talde batzuk oraindik kontakturik gabe bizi badira ere. Napo, Pastaza eta Orellana probintzietan bizi dira. Woarani komunitate horietako batzuk Cononaco ibaiaren ertzean finkatuta daude, Orellana probintzian, Yasuní Parke Nazionalaren lurraldean, munduko leku bioanitzenetako batean. Komunitate horiek beren antzinako bizimodua erakutsi nahi diote munduari, beren ingurunea eta bizibidea gorde nahian.

ASTEAN BITAN EUSKADI IRRATIKO BAIPASA PROGRAMAN IZANGO DUGU ABENTURAREN BERRI

Euskadi Irratiko BAIPASA programako esataria den Unai Iradik ere itzeleko sorpresa hartu zuen bidairako autatua izan zela jakinarazi ziotenean. Motxila hartu eta bere bi pasioak uztartzen ari da astean bi alditan zuzenean BAIPASA magazinean bidaiaren berri emanaz.

Entzun hemen lehenengo solasaldia

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden