Azaroaren 27an ospatuko da Bilbon XXI. mendeko erronkei ekarpena egiten dieten TFG TFM MONDRAGON Sarien IX. Edizioa.
Tartean MUNDUKIDE SARIA, Eragin Soziala kategorian, unibertsitatetik haratago balio eraldatzailea sortzen duten Gradu eta Master Amaierako Lanak sarituz.
Mundukide Saria esleitzeko epaimahaia hainbat arlotako pertsona adituk osatu dute eta azaroaren 5ean elkartu ziren Arrasaten Mundukideko bulegoan.
Epaimahaikideak:
- Beñat Arzadun Olaizola _Mundukideko Komunikazio eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza arduraduna.
- Rosa María Lavín Ibarra _Konfekoopeko Lehendakaria
- Laura Bolinaga _MONDRAGON taldeko Inpaktu sozial eta inklusio arduraduna
- Javier Alli Vierge _LABORAL Kutxako jasangarritasun eta kalitate koordinatzailea
- Ruben Gabilondo Alberdi _Orbeako lehendakaria
- Mireia Uribetxeberria Aldalur _MUko enpresagintza fakultateko irakaslea
- Rodrigo Anton Sobejano _UPNAko nekazaritza edafologia eta kimikako irakaslea
Zorte on Gradu eta Master bukaerako lana aurkeztu duzuen guztiei eta laster arte!