Igandean ospatutako Mundukideko 10. Lasterketa Solidarioak utzitako sentsazioak bertan egon ginenok bakarrik bizi ahal izan genituen. Magikoa izan zen.
Bizi izan genuenaren laburpen gisa, hona hemen EROSKIko taldekideek hurrengo egunean bidali ziguten mezua; emakumezkoen kategorian bigarren geratu ziren:
“Atzoko Mundukideko Lasterketa Solidarioa lehen mailako ekitaldia izan zen! Gure lehen aldia izan zen eta esperientziaz asko gozatu genuen. Plazer bat izan zen parte hartzea. Dena primeran antolatuta, giro bikaina jendearen artean, jarrera positiboa, alaitasuna eta, noski, elkartasuna. ZORIONAK antolakuntza osoari eta ESKERRIK ASKO guztiarengatik! Datorren urtean berriro parte hartu nahi dugu.”
Halako mezuak jasotzea oso pozgarria da guretzat; izan ere, hori bera da Mundukiden jarduera guztietan transmititu nahi duguna. Elkarlana eta elkartasuna bezalako jarrerak funtsezkoak dira guretzat, eta are gehiago bizi ditugun garai zalantzagarri eta ilun hauetan. Balio horiek gure komunitatean zein munduko beste herrialdeetan ere praktikan jartzen saiatuaz.
PARTE-HARTZE HANDIENA ORAIN ARTE
- urteurren honek marka guztiak hautsi ditu: 432 parte-hartzaile guztira, 30 kooperatibetatik etorriak. Urrun gelditzen da 2015eko lehen edizio hura, non 20 talde besterik ez ziren aritu modalitate bakarrean.
- 56 talde, bakoitza 3 kidez osatua
- 32 talde misto
- 16 talde gizonezkoenak
- 7 talde emakumezkoenak
- 220 parte-hartzaile oinezko martxan
- 44 gazte lasterketetan
GAZTE ETA HAURREN LASTERKETAK
Haur eta gazteen lasterketetan 44 parte-hartzaile izan ziren, bost kategoriatan banatuta; gehienak Arrasate Atletismo Taldeko kideak.
Markel Rodríguez (24:54) eta Elene Kortabarria (34:47) izan ziren nagusienen kategoriako irabazleak, kooperatiben X3 lasterketako parte-hartzaileekin batera aritu ondoren.
X3 LASTERKETAREN IRABAZLEAK
Emakumezkoen kategorian, garaile Fagor Elektrónicako taldea izan zen —Mónica Vaz, Sara Fermín eta Eneritz Oruna—, 34 minututik beherako denborarekin.
Eroski S.Coop. bigarren postuan geratu zen, eta Emun hirugarren.
ANTOLAKUNTZA ETA BABESLETZA
Aurtengo antolakuntzan, Ikerlan, Athlon eta Ulma kooperatiben laguntza izan du Mundukidek. Dortsal banaketa, eguneko muntaia, sari banaketa, zozketa, eta ikusten ez diren beste makina bat lani erantzunez ibili dira 15 boluntariotik gora.
Aurten, 2 urte antolakuntzan egin ondoren Ikerlan kooperatibak, Copreciri pasatu dio lekukoa datozen 2 urtetarako.
MLSrako oinarrizko eta urteroko babesleak izan direnak: Konfekoop, Eroski, Dikar, Auzolan, Orbea, Laboral Kutxa, RPK, Arteaga, 19.90 Gastroteka, Arrasateko athletismo taldea, Aretxabaletako Udala eta Etxaluze baserria. Eskerrik asko bidelagun izateagatik. Baina Harreman dendari ere, kafe, txokolate eta pastelekin goiza goxatzearren.
X3 LASTERKETAKO GARAILEAK
Emakumezkoen kategorian, Fagor Electronicako taldeak eskuratu du garaipena, Mónica Vaz, Sara Fermín eta Eneritz Oruna izan direlarik irabazle, 34 minututik beherako denborarekin. Eroski S.Coop.-eko hirukoteak lortu du bigarren postua eta Emun-eko langileek osatutako taldeak hirugarrena.
Gizonezkoen kategorian, Orbeako taldeak lortu zuten garaipena, Aider López de Chavarri, Pablo Trujillo eta Mikel Rodríguez izan direlarik azkarrenak, 25 minutuko denborarekin. Bigarren izan da Copreci S.Coop.-eko taldea eta hirugarren, Orbik Cybersecurity-ren ordezkariena.
Hirukote mistoen kategorian, Athlon Koop Elkartea izan zen azkarrena, Jon Martin, Oihane Sarasketa eta Julen Aranbarri kide dituen taldearekin. Bigarren postua Orbea-rentzat izan da eta hirugarrena Ulma Architectural Solutions-ek eskuratu du.
Ikusi hemen klasifikazio guztiak
GAZTETXOEN LASTERKETAK
Markel Rodriguez (24:54) eta Elene Kortabarria (34:47) izan ziren gazteen artean 6kmtan garaileak.
AIPAMEN BEREZIAK
Mundukidek hamargarren urteurrena baliatu du kooperatiben parte-hartze nabarmen batzuk publikoki eskertzeko eta balioan jartzeko:
-
Ederlan kooperatibari, hamar edizioetan etenik gabe parte hartu izanagatik.
-
Copreci kooperatibari, edizio guztietan domina gehien irabazi dituen talde izateagatik.
-
Fagor Elektrónicari, bazkide kopuru handienarekin parte hartu izanagatik.
-
Eta Athlon kooperatibari, Mundukiderekin eta beste kooperatiba batzuekin batera, antolakuntza-lanetan hamar urtez aritu izanagatik.

ANTOLAKUNTZA TALDEA
Aurten, Mundukidek Ikerlan, Athlon eta Ulma kooperatiben laguntza izan du.
Haiek arduratu dira dorsalen banaketaz, azpiegituren muntaketaz, sari-banaketa eta zozketen antolaketaz, baita ekitaldiak eskatzen dituen lan isil askotaz ere.
Guztira, 15 boluntario baino gehiago aritu dira antolakuntza-lanetan.
MLS-AREN BABESLEAK
Konfekoop, Eroski, Dikar, Auzolan, Orbea, Laboral Kutxa, RPK, Arteaga, 19.90 Gastroteka, Arrasate Atletismo Taldea, Aretxabaletako Udala eta Etxaluze baserria izan dira MLSko babesleak. Erakunde gehienak 2015ean lasterketa sortu zenetik gurekin daude; bihotzezko eskerrak guztiei. Era berean, Harreman dendari eskerrak eman nahi dizkiogu kafe, txokolate eta bizkotxoz egindako dastaketagatik.
IKERLAN-etik COPRECI-ra LEHENDAKARITZA LEKUKOA
Aurten, bi urteko antolakuntza-lanaren ondoren, Ikerlan-ek Copreci-ri pasatu dio lekukoa hurrengo bi urteetarako.
Ekitaldian Iñigo Gandiaga (Ikerlaneko lehendakaria) eta Amaia Salbide (Copreciko lehendakaria) izan ziren, trantsizioaren unea sinbolikoki ospatzeko.
MUNDUKIDEKO ZUZENDARITZAN ALDAKETA
Josu Urrutia Beristain, 13 urtez Mundukideko zuzendari izan dena, igandean agurtu zen, eta Itsaso Erretolatza hartu du lekukoa hemendik aurrera.
Mundukideko lankide eta parte-hartzaile guztien izenean, eskerrik beroenak Josuri egindako lanagatik, eta ongi etorri Itsasori etapa berri honetan.
BAZKIDE KANPAINA
MLS-eko parte-hartzaile guztiek aukera dute Mundukideko bazkide bihurtzeko, dorsalaren atzealdean dagoen QR kodearen bidez.
“Mundua gure beharrean dago” lelopean, pertsonen arteko lotura eta konpromisoa sendotzen jarraitu nahi dugu, etorkizuneko erronka berriei aurre egiteko.
ARGAZKI BILDUMA
Ikusi hemen argazki guztiak

