Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Urriaren 19an egingo da Mundukideren Lasterketa Solidarioaren X. Edizioa

2025 iraila 10

Urriaren 19an, Igandea, ohiturari jarraituz, ehunka kooperatibistak eta kooperatibak bat egingo dute Urkuluko urtegian, Aretxabaletan, Mundukideren Lasterketa Solidarioaren deiari jarraituz. Etorkizuna eraikitzen eta eraldatzen jarraitzeko urratsak nagusi izango dira ekimenaren X. Edizioan.

Justizia eta bizitza duinarekin duen konpromisoa berretsiko du Mundukidek Lasterketa Solidarioaren hamargarren edizioan. “Afrikan eta hegoameriketan ditugun eraldaketa proiektuetan laguntzen jarraitzeko deia luzatuko diegu beste behin, kooperatibei”, adierazi du Urri Urizarrek. ‘Korrika edo oinez, eman pausoa’ lelopean aurkeztu dute gaur eguerdian lasterketa solidarioa. Mundukidek dagoeneko izena emateko epea ireki du eta aurten marka guztiak hautsi nahi dituzte.Iaz 300dik gora lagunek parte hartu zuten eta aurtengo parte-hartzea handiagoa izatea espero duteIaz 300dik gora lagunek parte hartu zuten eta aurtengo parte-hartzea handiagoa izatea espero dute. Hamar urte bete dira Mundukidek lasterketa solidarioa abian jarri zuenetek, eta ordutik hona 1.700 lagunek eta ehunka kooperatibak egin dute bat elkartasun urratsekin, batzuk oinez, beste batzuk korrika edo eta martxa nordikoa eginez (nordic walking).

Antolatzaile, babesle eta laguntzaile 

Betiko lez, Mundukide elkarteak antolatu du lasterketa eta Athlonen laguntza izango dute, lehenengo ediziotik gertatzen ari den bezala. Kooperatiba laguntzaileak, berriz, aurtengo edizioan bi izango dira, Ikerlan eta Ulma Taldea, eta horrez gain beste kooperatiba ugarik egingo du bat ekimen solidarioarekin.

Captura de pantalla 2025-09-10 a las 14.46.22.png

Aurkezpen ekitaldian antolatzaile eta aurtengo laguntzaileek hartu dute hitza. Guztiek balioan jarri nahi izan dute Mundukidek elkartasunaren eta eraldaketaren arloan egiten duen lana.

Athlon-eko Neritzel Albisuak esan duenez, “lasterketak Mundukideri elkartasuna adierazteko balio du eta kooperatibek aukera paregabea dute Mundukiderekin bat egiteko”. Hala, gaineratu du, “aurten errekorra haustea izango da helburua. Ea inoizko parte-hartzerik handiena lortzen duen lasterketa solidarioak”.

Captura de pantalla 2025-09-10 a las 14.54.16.png

Iñigo Gandiagarentzat, berriz, helburua lankidetza sustatzea da:”Ikerlanek eta Mudukidek, elkarrekin, mundua eraldatu dezakegula uste dugu. Lankidetzarekin. Hori da gakoa eta lasterketa solidarioak lankidetza gorpuzten du. Bertan elkartzen gara kooperatiba ezberdinetako ordezkariak, elkarrekin, helburu solidario baten alde. Uste dugu lankidetza sustatzeko modu bat ere badela lasterketa solidarioa”. Guztira, Ikerlanetik hamar bat taldek parte hartuko du aurtengo edizioan.

Captura de pantalla 2025-09-10 a las 14.54.43.png

Ibon Calvorentzat, berriz, “Ulmak 26 urte daramatza Mundukideren jarduna eta kooperazio kooperatiboa sustatzen”. Hori aintzat hartuta, Mundukideren lana balioan jartzea ezinbestekoa dela uste du Ulmako presidenteak. “Bidelagunak gara eta iaz izan genuen aukera antolakuntzan sartzeko. Mundukidek erronka ugari ditu eta bidean gure elkartasuna eta laguntza eskaintzea bidezkoa da”, gaineratu du Calvok.

Urri Urizar (Mundukide): “Bereziki Palestinako herriari elkartasuna adierazi nahi diogu eta bertan lanean diharduten Gobernuz Kanpoko Erakunde guztiak ere gogoan izan nahi ditugu, gaur eta urriaren 19an. Inpsirazio iturri dira guretzat”

Palestina gogoan

Urri Urizarrek, Mundukideko ordezkariak, Palestinan eta Gazan bizi den egoera gogora ekarri nahi izan du gaurko agerraldian. “Bereziki Palestinako herriari elkartasuna adierazi nahi diogu eta bertan lanean diharduten Gobernuz Kanpoko Erakunde guztiak ere gogoan izan nahi ditugu, gaur eta urriaren 19an. Inpsirazio iturri dira guretzat”.

MLS informazio osoa

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden