Bidai Solidarioa – LABORAL KUTXA
2019 iraila 30
Bidaia solidarioa Ekuadorrera
Laboral Kutxaren ekimenez, Mundukidek antolatutako 2. Bidai Solidario honetan, 11 euskaldun eta 3 indigena ekuadortarrek hartu dute parte, “Alejandro Labaka Fundazioaren
gidaritzapean Ekuadorrera egindako 21 eguneko egonaldian. Bidaian zehar, Orellana estatuko, waorani eta kichwa herri indigenen komunitateak ezagutzeaz gain, Ekuadorreko
beste errealitate batzuk atzeman dituzte, adibidez Amazoniako petrolio ustiapenek eragiten duten errealitate kontrajarriaren testigu izanik. Alde batetik, aberastasun natural-kultural (urre berdea) izugarria eta bestalde ustiapenek eragindako kutsadura bortitza(urre beltza).