Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Mundua ulertu eta aldatzeko helburua duen lau saioko zikloa

2026 otsaila 1

Mundukidek eta Harremanek “Mundua ulertu, aldatu ahal izateko” lau saioko zikloa abiaraziko dute Arrasaten

Mundua hobeto ulertzeko eta gure erabakiek gizartean zein planetan duten eraginaren inguruan hausnartzeko proposamena

Mundukidek eta Harremanek herritarrei zuzendutako lau saioko ziklo bat antolatu dute Arrasaten, bizi garen mundua ulertzeko eta gure erabaki ekonomiko, sozial eta kontsumo-ohiturek dituzten ondorioen inguruan hausnarketa kritikoa sustatzeko helburuarekin. Zikloa “Mundua ulertu, aldatu ahal izateko” lelopean egingo da.

Beñat Arzadun Olaizola Mundukideko kideak gidatuko ditu saioak, eta ekimenak datuetan oinarritutako analisi eta eztabaidarako espazioa eskainiko du, iritzi hutsez eraikitako diskurtsoetatik urrunduz. Helburua da munduan bizi garen 8.000 milioi pertsonen bizimodua ezagutzea eta gure bizi-moduek desberdintasunarekin, pobreziarekin, osasunarekin eta ingurumen-inpaktuarekin duten lotura ulertzea.

Zikloak ideia nagusi bat du abiapuntu: mundu interkonektatu batean, leku batean gertatzen denak beste leku batzuetan eragina du, eta gure erabakiek ondorioak dituzte gure ingurunetik harago ere. Lotura horiek ulertzea da aldaketa sozialerako lehen urratsa.

Saioetan lau ardatz tematiko landuko dira: aberastasuna, osasuna, desberdintasuna eta pobrezia. Mundu mailako datuak aztertuko dira, nazioarteko erakunde eta ikerketa-zentroen informazioan oinarrituta, galderak planteatuz eta ikuspegi kolektiboa eraikiz.

Zikloa ikasle, irakasle, gizarte- eta hezkuntza-arloko profesional zein justizia soziala eta jasangarritasuna interesatzen zaion edonorentzat dago irekita. Formatuak datuen aurkezpena eta analisia eta eztabaida kolektiboa uztartuko ditu.

Informazio praktikoa

  • Jarduera: 4 saioko zikloa – Mundua ulertu, aldatu ahal izateko

  • Hizlaria: Beñat Arzadun Olaizola

  • Antolatzaileak: Mundukide eta Harreman GGKE

  • Laguntzailea: Arrasateko Udala

  • Datak: Otsailak 9 eta 23; martxoak 9 eta 23

  • Ordua: 18:30

  • Lekua: Garibai Aretoa, Kulturate (Arrasate)

  • Hizkuntza: Euskaraz, gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden