Mundukide Fundazioak Itsaso Erretolatza izendatu du zuzendari lanetarako. Itsasok berrikuntza, nazioartekotzea eta hezkuntzan 30 urtetako lan esperientzia du eta azken urteetan Ederlan Taldeko Edertek kooperatiban aritu da Zerbitzu teknologikoetako arduradun bezala.
13 urtetan zuzendari lanetan aritu den Josu Urrutiari testigantza hartzen dio, Mundukide Fundazioko zuzendari gisa plano estrategikoko helburu nagusi den programen inpaktua indartzeko erronkari segida emateko.
Fundazioari buruz
Mundukide Gobernuz Kanpoko Garapenerako Lankidetza Elkarte eta Kooperatiba batzuen elkarlanetik sortu zen. Munduan gogor lan eginda ere txirotasunean bizi diren pertsona asko daudela ohartuta, helburua, gure artean ugari ditugun baliabide ekonomiko, ezagutza eta esperientziak baliatuz eta beste herri batzuekin lankidetzan, pertsona guztiek euren lanetik bizi duin batetarako beharrezko baliabideak eskura ditzaten lortzea da. Gaur egun Mundukide Mozambike, Brasil, Kolonbia eta Ekuadorreko nekazari, langile eta birziklatzaileekin ari da lanean, euren lanetik lortzen duten etekina hobeagotzeko asmoz antolaketa, produktu, teknika, salmenta edo eta kudeaketa era berriak sustatzen.
