MST eta Gehikoop 15.000 kmtara gizartea eraldatzeko elkar harturik
2022 otsaila 7
15.000 kmtara bizi arren, pertsonen bizi baldintzak hobetzeko eta mundu justuago bat eraikitzeko lanean jarraituko dutela berretsi dute MST eta Gehikoopeko kideek.
Azken 2 urte hauetan birtualki elkar ezagutu ondoren makina bat gairen inguruan egin dituzte hausnarketa saioak. Azkenik, azaroan, Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzari bideratutako Gehikoop programaren baitan, MST gizarte mugimenduko 8 brasildar Gehikoop taldearekin elkartzera etorri ziren Euskal Herrira. Egonaldi laburrari etekina ateratzea lortu zuten, izan ere, Arizmendi Ikastola, Ederlan, Copreci eta Maier kooperatibetako taldekideekin batera makina bat elkarrizketa eta topaketa ahalbidetzeko eman zuen egutegiak. Bideo labur honen bitartez Gehikoopeko filosofia eta brasiledarren bisitako pasarte ezberdinak erakutsi nahi dizkizugu. Ekimen honetan parte hartzea nahi izanez gero, jarri zaitez harremanetan Mundukiderekin edo eta babes ekonomikoarekin laguntzea nahi izanez gero hemen daukazu aukera: Laguntzea nahi dut.