Skip to main content

Welcome.

Please select your language and start browsing.

Unai Pascual and Elisa Sanz de Murieta speakers at Gehikoop

18 May 2021

Maiatzaren 17an, Unai Pascual eta Elisa Sanz de Murieta, Basque Center for Climate change-eko ikerlariak,  Mundukideko GEHIKOOP taldearekin  elkartu dira jasangarritasunak eta krisi ekologikoak gizarte eraldaketari begira dituzten erronkei buruz eztabaidatzeko.

Unai eta Elisaren  aurkezpenen ondoren galdera eta eztabaidarako tartea zabaldu da, ekimenaren inguruan bildtutako taldekideen gozamenerako. Besteak beste,  mahai gainean jarri diren kezken artean, klima aldaketari aurre egiteko indibidualki zein kolektiboki egin ditzakegun ekarpenen  inguruan  eta erakundeek  duten erantzunkizunearen gainean eztabaidatu da. Bestalde, gaur egungo sisteman eskaintza baino gehiago eskaera aldatzeko beharra ipini da mahai gainean eta amaitzeko, krisi ekologikoaren ondorioz  kolektibo zaurgarrienek  pairatzen ari diren inpaktuari buruz eta bereziki emakumeek jasan behar dituzten bidegabekeriei buruz hitzegin da.

Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza proposamen propio bat definitu dugu Mundukiden. Helburu nagusia “mundu mailako gizarte eraldaketa kritiko baterako gure ingurutik at dauden errealitateak gerturatzea” da. Azken finean, gure inguruan eraldaketa sozialaren harira lantzen diren gaietan ikuspegia zabaltzea edo “globalizatzea” izango litzateke.

Bi lan ildo nagusi ditu proiektuak. Batetik, gizarte eraldaketan lanean dabiltzan kooperatibetako talde eragileentzat formazioa eta ekintza uztartuko ditu. Hasierako pilotuan lau kooperatiba ari dira prozesu hontan, Fagor Ederlan, Copreci, Maier eta Arizmendi Ikastola. Bestetik, hezkuntza kooperatibetako ikasle profilean solidarioa, tokiko-global begirada kritikoa eta ekintzailea duen pertsona garatzeko baliabideak sortu eta zabaltzea. Honetan Mondragon Unibertsitatea eta Arizmendi Ikastolarekin lanean ari gara.

 

Want to have an impact?

Your contribution can help change the world for the better. You'll be supporting people with great potential but who need a boost to create a more promising present and future.

10 € 20 € 30 € 50 € Other

Subscribe to our newsletter

Want to keep up-to-date with our work? Receive the latest news from Mundukide in your inbox.

  • Hidden