Maiatzaren 17an, Unai Pascual eta Elisa Sainz de Murieta, Basque Center for Climate change-eko ikerlariak, Mundukideko GEHIKOOP taldearekin elkartu dira jasangarritasunak eta krisi ekologikoak gizarte eraldaketari begira dituzten erronkei buruz eztabaidatzeko.
Unai eta Elisaren aurkezpenen ondoren galdera eta eztabaidarako tartea zabaldu da, ekimenaren inguruan bildtutako taldekideen gozamenerako. Besteak beste, mahai gainean jarri diren kezken artean, klima aldaketari aurre egiteko indibidualki zein kolektiboki egin ditzakegun ekarpenen inguruan eta erakundeek duten erantzunkizunearen gainean eztabaidatu da. Bestalde, gaur egungo sisteman eskaintza baino gehiago eskaera aldatzeko beharra ipini da mahai gainean eta amaitzeko, krisi ekologikoaren ondorioz kolektibo zaurgarrienek pairatzen ari diren inpaktuari buruz eta bereziki emakumeek jasan behar dituzten bidegabekeriei buruz hitzegin da.