

HELDUEN MODALITATEAK
Edonork parte har dezake ekitaldi honetan, X3 ekipo-lasterketa izan ezik, kooperatibetako kideei zuzenduta baitago.

MARTXA NORDIKOA
- Publiko guztientzat
- Ibilbidea: 6.3 Km
- Irteera: Goizeko 10:30etan
OINEZKOA
- Publiko guztientzat
- Ibilbidea: 6.3 Km
- Irteera: Goizeko 10:30etan
X3 TALDE LASTERKETA
- 3 pertsonako taldea
- Kategoriak: Emakumezkoa / Mistoa /
Gizonezkoa - Ibilbidea: 6.3 Km
- Irteera: Goizeko 11:00etan
_____________________________________________________________________________________________
GAZTEEN LASTERKETA

Gaztetxoen lasterketak goizeko 10.00 etan hasiko dira.
_____________________________________________________________________________________________________
OHARRAK ETA ARGIBIDEAK
- Antolatzaileak: Mundukiderekin batera, Athlon, Ikerlan eta Ulma.
- Izenematea eta kuota: www.mundukide.org helbidean 10€ ordainduta. (Haur eta gaztetxoek ez dute ordainduko).
- Dortsal jasotzea: Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulun), goizeko 9:00 etatik 10:30 bitartean egin ahal izango da.
- Dutxak: Dortsala jasotzerakoan eskatu Aretxabaletako kiroldegian dutxatu ahal izateko tiketa.
- Klasifikazioak: Kronoak
- Ibilbidearen ezaugarriak: 6.300 km takoa da eta desnibel gabekoa.
- Jan-edanak: Helmugan fruta eta edariak izango dituzte partehartzaileek.
- Sariak:
- X3 Lasterketako modalitate bakoitzeko lehenengo posizioan sarten direnek ARTEAGA JATETXEAn bazkari bat irabaziko dute. Bigarren eta Hirugarren lekuan sartze direnak konsolazioa saria izango dute Orbea eta Columbusen kortesiaz.
- Lasterketako babesleek emandako artikulu eta produktuak erabiliko dira sari banaketan eta baita parte hartzen dutenen artean egiten den zozketarako ere.
- Lasterketako Araudia
- Lasterketan parte hartzeko entrenamedu taula: Korrikan egiteko ohitura falta baduzu, baina MLS lasterketan parte hartzeko animatuta bazaude , ez pentsatu bi aldiz eta ATHLON kooperatibak proposatutako entrenamendu taula praktikan jarrita, ametsa egi bihurtuko duzu. Maitzean jarriko ditugu entrenamendu taulak eta aholkuak.
- STOP Kamixeta:Urtero dorsalarekin batera banatu izan den kamiseta ekoiztu eta banatzeari utzi genion 2023ko edizioan . Ehungintzak eta hondakinek ingurumenean duten eragin kaltegarria saihesteko keinua da. Une erabakigarria da klima-aldaketari aurre egiteko. Egunero, munduko hainbat tokitan, jasaten ari den aldaketa izugarriei buruzko mezuak bidaltzen dizkigu planetak, elikagaien ekoizpena mehatxatzen duten jarraibide meteorologiko aldakorretatik hasi, eta uholde katastrofikoen arriskua areagotzen duen itsas mailaren igoeraraino. Klima-aldaketaren ondorioek guztioi eragiten digute. Neurri gogorrik hartzen ez bada, askoz zailagoa eta garestiagoa izango da etorkizunean izango dituen ondorioetara egokitzea. Sor dezagun ekonomia bidezkoagoa, solidarioagoa, egungo krisialditik ateratzeaz gain, bizitzaz gainezka dagoen munduarekin duen loturaren zentzua itzuliko diguna.

EZAGUTU MUNDUKIDEREN LANKIDETZA PROGRAMAK
Mozambikeko eta Etiopiako milaka nekazariri laborantzarako aukerak eskaintzen jarraituko dugu, elikadura-beharrak asetzeaz gain errenta sortzeko gaitasun handiagoa izan dezaten. Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren familien garapen sozioekonomikoa bultzatzeko helburuarekin, kooperatiben jarduna hobetzeko lanean jarraituko dugu, ekoizpenetik merkaturatzeraino, prozesuen optimizazioan erreferente diren pertsonei kudeaketari buruzko prestakuntza eskainiz. 2024eko ekitaldian, 100.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute Mundukideren laguntza, zure moduko bidelagunen laguntzari esker. Jarrai dezagun aurrera egiten.
