Eduki nagusira joan

Ongi etorri.

Mesedez, hautatu zure hizkuntza eta hasi nabigatzen.

Urriak 20 2024

Data 2024 urriak 20

Non Aretxabaletako Urkuluko urtegia

Iraupena 10:00-14:00

Ibilbidea 6,3 KM (desnibelik gabe)

Prezioa 10€ pertsonako (5€ ikasleak)

Izen-ematearen itxiera Urriak 17

KLASIFIKAZIOAK

X3 TALDE LASTERKETA

  • Kooperatiba bakoitzeko 3 pertsonako
    taldea
  • Kategoriak: Emakumezkoa / Mistoa /
    Gizonezkoa
  • Ibilbidea: 6.3 Km
  • Irteera: Goizeko 11:00etan

MARTXA NORDIKOA

  • Publiko guztientzat
  • Ibilbidea: 6.3 Km
  • Irteera: Goizeko 10:30etan

OINEZKOA

  • Publiko guztientzat
  • Ibilbidea: 6.3 Km
  • Irteera: Goizeko 10:30etan

_____________________________________________________________________________________________

GAZTEEN LASTERKETA

Gaztetxoen lasterketak goizeko 10.00 etatik aurrera hasiko dira.

_____________________________________________________________________________________________________

OHARRAK ETA ARGIBIDEAK

  • Antolatzaileak: Mundukiderekin batera, Athlon, Fagor Elektronika eta Ikerlan.
  • Izenematea eta kuota: www.mundukide.org helbidean eta lasterketa egunean Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulu) eman ahal izango da Goizeko 9:00 etatik 10: 00 ak bitartean, 10€-ko kuota ordainduta. (Haur eta gaztetxoek ez dute ordainduko).
  • Dortsal jasotzea: Otalora jauregiko aparkalekuan (Urkulun), goizeko 9:00 etatik 10:30 bitartean egin ahal izango da.
  • Klasifikazioak:  Kronoak
  • Ibilbidearen ezaugarriak: 6.300 km takoa da eta desnibel gabekoa.
  • Jan-edanak:  Helmugan fruta eta edariak izango dituzte partehartzaileek.
  • Sariak:
    • X3 Lasterketako modalitate bakoitzeko lehenengo posizioan sarten direnek ARTEAGA JATETXEAan bazkari bat irabaziko dute. Bigarrenak eta Hirugarrenek konsolazioa saria izango dute Orbea eta Columbusen kortesiaz.
    • Lasterketako babesleek emandako artikulu eta produktuak erabiliko dira sari banaketan eta baita parte hartzen dutenen artean egiten den  zozketarako ere.
  • Lasterketako Araudia
  • Lasterketan parte hartzeko entrenamedu taula: Korrikan egiteko ohitura falta baduzu, baina KLS lasterketan parte hartzeko animatuta bazaude , ez pentsatu bi aldiz eta ATHLON kooperatibak proposatutako entrenamendu taula praktikan jarrita,  ametsa egi bihurutko duzu.

___________________________________________________________________________________________________________________________

  • STOP Kamixeta:Urtero dorsalarekin batera banatu izan den kamiseta ekoiztu eta banatzeari utzi genion 2023ko edizioan . Ehungintzak eta hondakinek ingurumenean duten eragin kaltegarria saihesteko keinua da. Une erabakigarria da klima-aldaketari aurre egiteko. Egunero, munduko hainbat tokitan, jasaten ari den aldaketa izugarriei buruzko mezuak bidaltzen dizkigu planetak, elikagaien ekoizpena mehatxatzen duten jarraibide meteorologiko aldakorretatik hasi, eta uholde katastrofikoen arriskua areagotzen duen itsas mailaren igoeraraino. Klima-aldaketaren ondorioek guztioi eragiten digute. Neurri gogorrik hartzen ez bada, askoz zailagoa eta garestiagoa izango da etorkizunean izango dituen ondorioetara egokitzea. Sor dezagun ekonomia bidezkoagoa, solidarioagoa, egungo krisialditik ateratzeaz gain, bizitzaz gainezka dagoen munduarekin duen loturaren zentzua itzuliko diguna.
  • ____________________________________________________________________________________________________________________

 

IKUSI HEMEN VIII EDIZIOAREN LABURPENA ARGAZKITAN

 

 

EZAGUTU MUNDUKIDEREN LANKIDETZA PROGRAMAK
Mozambikeko eta Etiopiako milaka nekazariri laborantzarako aukerak eskaintzen jarraituko dugu, elikadura-beharrak asetzeaz gain errenta sortzeko gaitasun handiagoa izan dezaten. Brasilen, Kolonbian eta Ekuadorren familien garapen sozioekonomikoa bultzatzeko helburuarekin, kooperatiben jarduna hobetzeko lanean jarraituko dugu, ekoizpenetik merkaturatzeraino, prozesuen optimizazioan erreferente diren pertsonei kudeaketari buruzko prestakuntza eskainiz. 2021eko ekitaldian, 100.000 pertsonak baino gehiagok jaso dute Mundukideren laguntza, zure moduko bidelagunen laguntzari esker. Jarrai dezagun aurrera egiten.

_____________________________________________________________________________________________________

 

Aldaketarekin bat egin nahi duzu?

Zure ekarpenari esker, mundua aldatu egingo da. Hobetu egingo da, eta nabarmen, gainera. Potentzial handia duten pertsonei lagunduko diezu, bultzada bat behar baitute orainaldi eta etorkizun oparoagoa izateko.

10 € 20 € 30 € 50 € Beste bat

Harpidetu gure newsletterrera

Gure proiektuen berri izan nahi baduzu, jaso zure helbide elektronikoan Mundukideren azken albisteak.

  • Hidden