Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza
Munduko beste herrialde batzuetako gizarte-eraldaketarako ereduak ezagutu eta haiekin lankidetzan aritzea, eta, horretarako, ikaskuntzarako eta esperientziak partekatzeko guneak eskaintzea, errealitate globalak eta tokian tokiko berezitasunak hurbiltze aldera.
Gizartea Eraldatzeko Hezkuntza proposamen propio bat sortu dugu Mundukiden. Helburu nagusia da «mundu-mailako gizarte-eraldaketa kritiko baterako gure ingurunetik at dauden errealitateak gerturatzea». Azken finean, gure inguruan gizarte-eraldaketaren harira lantzen diren gaietan ikuspegia zabaltzea edo «globalizatzea» da kontua.
Horretarako, GEHIKOOP izeneko proiektu pilotua jarri dugu martxan. Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza Interkooperatiboa. Proiektuaren bidez, tokiko ikuspegia eta begirada globala txertatu nahi dira MONDRAGON Esperientzia Kooperatiboaren inguruan egiten ari diren gizarte-eraldaketarako hausnarketetan eta jarduketetan, betiere genero- eta ingurumen-ikuspuntuen arabera, hegoalde geografiko zein globaleko eragileekin elkarlanean.